Ipuina eskuz esku Giza Eskubideak


 

5. Edizioa-2023

Nafarroako Gobernuko Memoria eta Bizikidetza Zuzendaritza Nagusiak Cuento Cadena Derechos Humanos/Ipuina Eskuz Esku Giza Eskubideak ekimenaren bosgarren edizioko liburua 2023ko abenduaren 13an aurkeztu zuen.  Urriaren 16tik azaroaren 17ra bitartean luzatutako prozesuak bi ipuin eder eman ditu. Nafarroako Lehen Hezkuntzako 39 ikastetxetako 1.500 ikaslek baino gehiagok parte hartu dute aurten.
Marisol Artica Zurano idazleak hasi zuen gaztelaniazko ipuina, "Garazi, Camilo y la purpurina verde" izenburupean, eta Peio Lopez-Iturri idazleak euskarazko ipuina, "Euri eta zapi magikoa" izenburupean. Eskola-egun bakoitzean, ikastetxe batek eskuz esku ipuinari jarraipena eman zion,  Hilabete osoko lana, ahalegina eta gogoeta Giza Eskubideen gaiaren inguruan. Ikasleen eta irakasleen parte-hartze zuzena eta aktiboa eragin nahi duen proiektua da hau. 

Bi ipuinak, “Garazi, Camilo y la purpurina verde” eta “Euri eta zapi magikoa”, deskargatzeko moduan daude:

    
 

 

Ipuinak idazten parte hartu duten ikastetxeak honako hauek dira: CP Juan Bautista Irurzun IP (Peralta), CP Puente la Reina / Gares IP (Puente la Reina / Gares), Auzperriko Eskola (Espinal / Aurizperri), Paz de Ziganda Ikastola (Villaba / Atarrabia), CPEIP San Bartolomé HLHIP (Rbaforada), San Miguel Herri Eskola (Uharte Arakil), Lizarra Ikastola (Estella / Lizarra), Ibarberri IP (Lekunberri), Argia Ikastola (Fontellas), San Miguel IP (Santesteban / Doneztebe), Erentzun Ikastola (Viana), Garces de los Fayos Ikastola (Tafalla), Arotzenea IP (Narbarte), Hegoalde Ikastola IP (Iruñea), Nazabal Eskola (Areso), CP San Miguel IP (Noain), CPEIP Urdazubi-Zugarramurdi HLHIP (Zugarramurdi), Sanduzelai IP (Iruñea), Erreniega IP (Zizur Mayor / Zizur Nagusia), Kuku Eskola (Legasa), Larraintzarko Ikastetxea (Larraintzar), CEIP San Benito (Miranda de Arga), CP Sauces-Sahats (Barañain), CEIP Urraca Reina (Artajona), Colegio Santa Teresa (Pamplona / Iruñea), FEC Vedruna (Pamplona / Iruñea), Colegio Santa Catalina Labouré (Pamplona / Iruñea), CPEIP Alfonso X El Sabio (San Adrián), Colegio Dominicas (Pamplona / Iruñea), CPEIP Pitillas (Pitillas), Colegio Regina Pacis (Burlada / Burlata), CPEIP Camino de Santiago (Zizur Mayor / Zizur Nagusia), CPEIP Virgen Nievas (Dicastillo), CPEIP Ximénez de Rada (Rada), Colegio Santa Luisa de Marillac (Barañain), CPEIP Teresa Bertrán de Lis (Cadreita), CP Zelandi IP (Alsasua / Altsasu).

Bi ipuinen aurkezpena Iruñeko San Frantzisko Liburutegian egin zen abenduaren 13an, eta bertan izan ziren Marisol Artica (bideodei bidez) eta Peio Lopez-Iturri. Aurkezpenean honako ikastetxe hauek parte hartu zuten: FEC Vedruna, Dominicas, Santa Luisa Marillac, Paz de Ziganda Ikastola, Erreniega IP eta Larraintzarko ikastetxea.

Liburuaren aurkezpen ekitaldiaren bideo-laburpena: