ERRESILIENTZIA ON-LINE

2020ko UDA
 

“Reactivar Navarra/Suspertu Nafarroa” Planaren testuinguruan, erresilientzia gaitasuna areagotzeko asmoz, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Zerbitzuak on line lantzeko bi proposamen eskaintzen ditu.


- "Eskolara bideak" erakusketa eta hausnarketa-sormen proposamena. Ikasleei eta haien familiei zuzendua.

Nafarroako Gobernuak Nafarroako gaztetxoei eta beren familiei eskainitako proposamena da “Eskolara bideak, 11. historia, nirea”. Bideoak Sipa Press argazki agentziaren eta Nafarroako Gobernuaren “Eskolara bideak” erakusketako 10 neska-mutilen esperientziak jasotzen ditu. Horretaz gain, Nafarroako neska-mutilak animatzen ditu esperientzia horiek ezagutu ondoren itxialdian bizi izan dutena kontatzera, azken hilabeteetan eskolara ezin joateak sortu dizkien emozio eta sentipenak partekatzera. Bideo bat edo argazki eta testuekin osatutako panel bat sortu eta bizikidetza@navarra.es   helbidera bidaltzeko proposamena egiten da. Lan guztiak Bakearen, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Zuzendaritza Nagusiko web orrian (https://pazyconvivencia.navarra.es/eu) argitaratuko dira.
 

Eskolara bidea:

 

-    "Balioetan oinarritutako erresilientzia" tailerra. Helduentzat:

Ana Ollo Herritarrekiko Harremanetako Departamentuko kontseilariak, krisi sanitarioaren ondorioz bizi dugun ezohiko egoera honetan, herritar guztiak “Balioetan oinarritutako erresilientzia” tailerrean ere parte hartzera animatzen ditu. Erresilientzia ezinbesteko tresna bihurtzen da ikaskuntzak sortzeko; halaber, biziraupen hutsetik harago, ikaskuntza horiek bizikidetzarako funtsezko balio batzuen gainean sortzeko aukera ematen digute.

 

Ana Ollo Herritarrekiko Harremanetarako Kontselariaren aurkezpenaren bideoa:

 

Formakuntzako plataformara esteka: 

 http://pazyconvivenciaformacion.com/eu/