Germán Rodríguez Sáizen omenezko Oroitarria eta “Gogoan” eskultura

 

1978ko uztailaren 8an, Iruñean San Fermín festak ospatzen ari zirela, zezen plazan eta ondoren honen inguruetan gauzatu zen poliziaren interbentzioa dela eta, bala tiro baten ondorioz Germán Rodríguez Saiz gaztea hil zen eta su-armagatik hamar pertsona eta beste 150 gutxienez gomazko piloten kolpeengatik zaurituak izan ziren. Gertakarien larritasunak, Germán Rodíguezen hiletan agerian geratu zen herri erantzun handia suertatu zuen, bai eta Iruñeko Udalarena ere, festak bertan behera utzi zituena.

Gertakari horiek eragin handia izan zuten hirian. Bere heriotza geratu zenetik denbora gutxira, oroitarri bat jarri zen bere memorian, gutxienez hiru eraso larri jaso dituena. 2005eko urbanizazio lanen ondoren erretiratua izan zen, baina gaur egun dagoen tokian berriro ere instalatzea lortu zuen hiritarrek eragin zuten presioak. 2018ko ekainean, Sanfermines 78: Gogoan elkarteak, gertakarien 40. urteurrenagatik antolatu ziren ospakizunen barruan, “Gogoan” izeneko eskultura bat jarri zuen, Dora Salazar eskultorearena, gertakari horiekin hiriak bere osotasunean jaso zuen erasoa gogora ekarri nahi duena.