NAFARROAKO ERAKUNDEEN EKITALDIA TERRORISMOAREN BIKTIMEI ERREKONOZIMENDUA ETA ERREPARAZIOA EMATEKO

 

2018ko martxoaren 10ean, Terrorismoaren Biktimak oroitzeko Europako Eguna dela-eta, Baluarten, terrorismoaren biktimei aitorpena eta erreparazioa egiteko Nafarroako erakundeen ekitaldia egin zen, konpromiso bikoitzarekin: gertatutakoaren memoria babestea eta biktimek egia, justizia eta erreparaziorako duten eskubideari erantzutea. Benetako bizikidetzan oinarritutako gizarte etikoago eta justuagoa eraikitzeko, beharrezkoa da iraganari kritikoki begiratzea eta indarkeria terroristaren bidegabekeria jasan duten pertsonen memoria aldarrikatzea.

Gobernuko presidentea, Parlamentuko presidentea eta Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioko presidentea izan dira ekitaldiaren buru, eta biktima eta senide ugarik parte hartu dute. Amaitzeko, lore eskaintza egin da Baluarte plazako terrorismoaren biktimen monumentuan.

 

Ekitaldiaren laburpen-bideoa:

 

Ekitaldiaren bideo osoa:

 

Más información en el siguiente enlace