"BIZIKIDETZA GORROTORIK GABE IDAZTEN DA" WEBINAR

2021eko maiatzaren 25ean “Bizikidetza gorrotorik gabe idazten da” web-mintegia eskaini zen. Saioa Nafarroako Gobernuko Bakearen, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Zuzendaritza Nagusiko Bizikidetza eta Giza Eskubideen Zerbitzuak antolatu zuen SOS Arrazakeria Nafarroa, Islamofobiaren kontrako Plataforma, Pobreziaren eta gizarte-bazterketaren kontrako Nafarroako sarea, Kattalingorri eta CERMINekin elkarlanean. Saioa irizpide irisgarriekin egin zen Fundación Iddeas, Anfas eta Eunate elkarteen lanari esker. Saioak aurrejuzgu, estereotipo, bazterketa kutsua duten eta zenbaitetan pertsona eta kolektibo ezberdinekiko gorrotoa adieraztera iristen diren diskurtso, mezu eta jarrerak aztertu ditu. Gaiak arduretan eragin nahi du eta pertsonen eta kolektiboen eskubideen eta duintasunaren aurkako diskurtsoen desagerketarako egin beharreko lanean, ezberdinen arteko bizikidetzan emozio eta sentipen positiboak gailendu daitezen. Parte hartzaileak: Nahikari Sánchez, Flavia Navarrete, Maryam Martínez, Lydia Almirantearena, Karlos Montoya Inurrieta eta Mariluz Sanz.

Proposamena Nafarroako Gobernuko Bakearen, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Zuzendaritza Nagusiak 2020an abian jarri zuen “Somos Personas – Pertsonak gara” programaren testuinguruan kokatzen da. Programak helburu du sentsibilizazio jardueren bidez, ditugun eskubideen errealitate ezberdinak azaltzea, giza eskubideen defentsan egunero-egunero lanean ari diren pertsonak, elkarteak eta erakundeak balioan jarriz.