“HAURREN ESKUBIDEAK. BABESERAKO ESKUBIDEA INDARKERIAREN AURREAN” WEBINAR IRISGARRIA

 

Nafarroako Gobernuko Bakearen, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Zuzendaritza Nagusiak "Haurren eskubideak. Babeserako eskubidea indarkeriaren aurrean" web mintegia antolatu zuen azaroaren 30erako. Saioa irizpide irisgarriekin egin zen, azpitituluekin eta zeinu hizkuntzarekin.

UNICEFekin elkarlanean antolatu zen jardunaldi hau Haurren Eskubideei buruzko Konbentzioan (CDN) aitortutako eskubide batean oinarrituko da. Konbentzio hori Nazio Batuen Batzar Nagusiak onartu zuen 1989ko azaroaren 20an, eta eskubide hori babestuta egoteko eskubidea da, baina gainerako eskubideetan eragina du.

Topaketaren helburua  haur edo nerabe orok babestuta egoteko duen eskubidea gauzatzeko gure ingurunean dauden oztopo batzuei buruz gogoeta egitea izan zen. Horretarako, haurrak babesteko sistemak aurrean dituen erronka garrantzitsuen aurkezpen laburrak egin ziren.

Parte-hartzaileak: Maider Gabilondo, UNICEFeko Nafarroako Batzordeko koordinatzailea; Jon Echeverría, DIRDIRA taldeko kidea; Mari José Cortes Itarte, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuko Inklusio, Berdintasun eta Bizikidetza Zerbitzuko Zuzendaria; Ignacio Guadix, UNICEFeko Hezkuntzako arduraduna (Espainiako Batzordea) eta Begoña Arellano, UNICEF El Salvadorreko ordezkaria eta babeserako ofiziala.
 

Proposamena Nafarroako Gobernuko Bakearen, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Zuzendaritza Nagusiak 2020an abian jarri zuen “Somos Personas – Pertsonak gara” programaren testuinguruan kokatzen da. Programak helburu du sentsibilizazio jardueren bidez, ditugun eskubideen errealitate ezberdinak azaltzea, giza eskubideen defentsan egunero-egunero lanean ari diren pertsonak, elkarteak eta erakundeak balioan jarriz.