"APOROFOBIA STOP" ANTZEZLANAREN GIRA

"Begirada bat arteen bidez" 2022ko Memoria, Bizikidetza eta Giza Eskubideei buruzko VI. Jardunaldiak "Aporofobia Stop"  birarekin hasiko dira. Antzezlana Nafarroako hainbat udalerritara iritsiko da, Ados Teatroaren, Bidebitarteren eta Asinsounden  eskutik. Aurten, proposamenak aporofobiaren errealitateari erantzuten dio, kolektibo hori eta haren errealitatea bistaratuko eta indibidualizatuko duen antzerki-ikuskizun bat sortuz, haren kosifikazioa saihestuz. Horretarako, Arte Eszenikoak erabiltzen dituzte, eta Paris 365 jantoki sozialaren (Gizakia Herritar Fundazioa) erabiltzaileekin batera sortzeko prozesu bat proposatzen dute. Emaitza diziplinarteko ikuskizun bat izango da, ikus-entzunezko eduki handiarekin (bideosormen eszenografikoa) eta zuzeneko musikarekin.

Jardunaldien testuinguruan egingo diren saioan (denak 19:00etan): 

Apirilak 1 Beran - Kultur Etxean BERTAN BEHERA. DATA BERRIA: APIRILAK 8

Apirilak 2 Cintruénigon - Centro de Artes Avenida

Apirilak 3 Iruñean - Baluarte

Apirilak 10 Tafallan - Centro Cultural Tafalla Kulturgunea