Bakearen aldeko kontzertua Paco Damasekin

"Que a todas las balas se les haga de noche" kontzertua Baluarten izango da Paco Damasen eskutik eta "Begirada bat arteen bidez" Memoria, Bizikidetza eta Giza Eskubideei buruzko Jardunaldien testuinguruan.

Paco Damas bakearen aldeko musikaria izendatu zuen 2010ean Cultura de Paz Fundazioak eta Bakearen aldeko Enbaxadorea Spmuda Internacional-ek. Jaengo musikariak sei disko editatu ditu: “Once canciones de amor y una reina”, “Los versos del Quijote”, “Animal de fondo”, “Tristes guerras”, “Que a todas las balas se les haga de noche” y “Paco Damas canta a Las Sinsombrero”.  Hogei urteko ibilbide luzean 1.000 kontzertu baino gehiago eskaini ditu Espainia, Maroko eta Hego Ameriketan. Justizia sozialarekin, elkartasunarekin, bakearen kulturarekin, berdintasunarekin eta abarrekin konprometituta, proposamen didaktikoak egiten ditu hezkuntza-eremurako eta, oro har, gizarterako, bere disko eta kontzertuen bitartez.

"Que a todas las balas se les haga de noche" kontzertuan herritarrek parte hartuko dute zuzenean, Paco Damasek berak horretarako aukeratu dituen poemak errezitatuko dituzte, tartean poeta ukrainarren eta errusiarren poemak. Kantautoreak Pepe Dougan (pianoa), Adri Parker (gitarra akustikoak eta elektrikoak) eta Jairo Samuel (perkusioak) musikariekin partekatuko du eszenatokia.

Eguna eta ordua: apirilak 7, 19:00etan.

Lekua: Baluarteko Ganbera Aretoa.

Sarrera doakoa da. Gonbidapenak Baluarteko leihatiletan jaso ahal izango dira martxoaren 31tik aurrera.