UN CIELO IMPASIBLE

FESTIVAL INTERNACIONAL DE CINE DE GIJÓN

2022ko apirilak 25, asteartea, 17:00etan. 

 

Zuzendaritza eta gidoia: David Varela.
Musika: Jonay Armas.
Argazkia: Raquel Fernández Núñez.
Produkzioa: David Varela.
Urtea: 2021.
Iraupena: 81 minutu.

 

SINOPSIA

1937ko uztailaren 6tik 25era Bruneteko bataila gertatu zen Madrilgo mendebaldean. Armada Popularrak abiarazitako erasoaldiaren helburua Madrili egindako presioa gutxitzea eta Iparraldeko egoera arintzea zen. Armada matxinatuak iparraldean gelditu zuen erasoa, eta hara zuzendu zituen bere tropak. Brunete gerra zibileko batailarik odoltsuenetakotzat jotzen da.

2021ean, nerabe talde batek egun beldurgarri horietan borrokatu ziren soldaduen testigantzak ikertu, errezitatu eta eztabaidatu zituen; beteranoen eta hildakoen bizipenak bere egin zituzten, eta balak eta eguneroko objektuak ikusi zituzten, orain duten adin bertsuarekin leku hartan borrokatu eta hil behar izan zutenenak.

 

 

 

DAVID VARELA (Madril)


Zinemagile eta dokumentalista, 2010ean Banaras me bere lehen film luzea zuzendu zuen, baita Indian grabatutako film labur sorta bat ere. 2012. urtean, Chantal Maillard idazlearekin (Poesia eta Saiakera Sari Nazionala) lankidetza hasi zuen, eta, horrekin batera, Diarios Indios obraren antzerki-egokitzapena egin zuen, baita Todo es búfalo film luzea ere. 2016an Freedom to kill the other 's children zuzendu zuen, film ertain onenaren saria Alcancesen, Cadizko Zinema Dokumentalaren Jaialdian.

DOCMA Zinema Dokumentalaren Elkarterako zinema-programazioko lanak egiten ditu. Elkarte horrekin, besteak beste, honako erakunde hauentzako programak egin ditu: Cineteca Madrid, Leongo MUSAC, Cervantes Institutua edo Berlanga Aretoa. 3XDOC/Encuentro de Creadores delakoaren zuzendari artistikoa izan da 2015 eta 2017ko edizioetan. Zikloak, atzera begirakoak eta programak diseinatu ditu, besteak beste, Reina Sofía Museo Nazionala Arte Zentroa edo Filmoteca Española erakundeentzat. DokumentaMadrid Nazioarteko Zinema Dokumental Jaialdiaren zuzendarikide artistikoa, 2017tik 2019ra.

Bere azken lanak Lucía en la noche (2019), Un cierto porvenir, konfinamendutik egindako film laburrak (Reina Sofia Museo Nazionala Arte Zentroan aurrestreinaldia) eta Un cielo impasible film luzea dira.