CANTATA DE LA GUERRA CIVIL

2022ko apirilak 27, asteazkena, 20:00etan. 

 

Zuzendaritza: Alfonso Domingo.
Gidoia: Miguel López.
Produkzioa: Producciones Nueva Argonauta.
Urtea: 2021.
Iraupena: 58 minutu.

 

SINOPSIA

Javier Gutierrez aktoreak ahotsa jarriko dio ibilbide horri, gerra zibilean entzun ziren zenbait abestitan barrena; José Ramón Pardo, Fidel Moreno, Luis Pastor, Pedro Guerra edo José Antonio Martín Otín ere bertan izango dira. Musikaren bidez, gizarte haren
azterketa egin daiteke, haren kezkak, beldurrak, egonezinak, edo politikaz duen ikusmoldea. Xehetasun txikiek dirudien baino informazio gehiago ematen dute, eta zorriei, goseari, beldurrari edo heriotzari ezin ziren kantuen bidez aurre egin, hala ere, gerra haren ondorioetako batzuk arintzea eta eguneroko bizitza jasangarriagoa egitea lortu zuten.

 

 

 

ALFONSO DOMINGO (Segovia)


Komunikazio Zientzietan eta Zientzia Politikoetan lizentziatua, Latinoamerikako ikasketen espezialitatea. Nazioarteko informazioan espezializatutako kazetaria eta gerra-erreportaria, dokumentalen zuzendaria den aldetik, hamalau telesailen egilea da: guztira ehun lan baino gehiago, saritutako lau eleberri eta saiakera, kontakizun eta bidaia liburu batzuk. 1999an Argonauta Producciones sortu zuen, gaur egun Producciones Nueva Argonauta, eta bertako zuzendaria da. Bere filmografiaren artean honako hauek nabarmentzen dira: Madrid 11-M: todos íbamos en ese tren (2004); La memoria recobrada (2006), gerra zibilari buruzkoa; Almas sin Fronteras (2006), Lincoln Brigadaren historia, Bajo todas las banderas; Españoles en la II Guerra Mundial (2009); Dormíamos, despertamos (2012), M-15 mugimenduari buruzkoa. 2015ean Héroes Invisibles, afroamerikarrak Espainiako gerran eta Melchor Rodríguez, el Ángel Rojo zuzendu zituen. 2021ean Cantata de la guerra civil zuzendu zuen.

Espainiako gerra zibilaren eta gerraostearen ikertzailea, ahozko historiari buruzko saiakerak argitaratu ditu, hala nola El Canto del búho (2003), Retaguardia (2004), Historia de los Españoles en la II Guerra Mundial (2009) eta El Ángel Rojo (2009) eleberri biografikoa. El vuelo de Cuatro Vientos (2003) liburuaren egileetako bat da, eta La serpiente líquida (2005) liburuaren egilea, Amazoniako mito, erritu eta xamanei buruzkoa. A tumba abierta (2019) bere azken eleberriak umore beltzez jorratzen du Franco Erorien Haranetik ateratzea.