VENCEREMOS

2022ko apirilak 28, osteguna, 19:30ean. 

 

Zuzendaritza eta gidoia: Taxio Ardanaz.
Muntaia: Pablo Marte.
Soinua: Pablo Bravo.
Produkzioa: Taxio Ardanaz.
Urtea: 2021.
Iraupena: 83 minutu.

 

SINOPSIA

Mendian ezkutatutako Nazioarteko Brigadei eskainitako monumento txiki baten bilaketa, gerra zibileko batailak antzezten dituzten pertsonak protagonista dituen birsortze historikoa, antzinako gudu-guneetako museoak, legea aplikatuz gurutze frankista baten eraispen gorabeheratsua, indusketa arkeologiko bat... Hori guztia hainbat norabidetan hedatzen den lan honen parte da, denboraren, lekuen eta pertsonen espirala balitz bezala, historiaren eta Espainiako Gerra Zibilarekin izan zuen irudikapenaren arteko harremana zalantzan jartzeko. Memoriaren berreskurapenaren eta gatazkaren aztarna materialekin ezartzen ditugun loturen premia garaikidera hurbiltzen gaitu filmak.

 

 

 

TAXIO ARDANAZ (Iruña)


Arte Ederretan lizentziaduna EHUn, azken urteetan Italian (Erromako Espainiako Errege Akademia), Irakeko Kurdistanen (Amna Suraka), Kuban (Artista x Artista), Austrian (Kunsthaus Bregenz), Bilbon (BilbaoArte Fundazioa) eta Mexikon (Arte Bulegoa) garatu du bere lana. Madrilen, Tabacalera Promoción del Arte; Bilbon, Galería Carreras Múgica; Habanan, Artista x Artista; Mexiko Hirian, Mexikoko Ateneo Español, eta Iruñean, El Sario, UPNA, erakutsi du bere lana.

Arte sorkuntzako eta errekonozimenduko hainbat beka jaso ditu, hala nola Artista Gazteen Iruñeko XV. Lehiaketako Lehen Saria (1999) eta Nafarroako XXIV. Topaketako Bigarren Saria (2007); Biennal d 'Art Ciudat d' Amposta-n (2020) eta Itzal Aktiboa Sarian (2018) hautatua izan zen, besteak beste. Gatazka prozesu historiko jakin batzuetan sortutako adierazpen plastikoengatik interesatua, batez ere pinturan eta haren osagai instalatiboan oinarritutako ikerketa bat garatzeko, 2021ean Venceremos egiten du.

PABLO MARTE (Cádiz)

Artista, idazlea eta ikertzailea. Bartzelonako Ikus-entzunezkoen Udal Eskolan Zinema eta Telebista Errealizazioan graduatua eta Arte Ederretan lizentziatua Bartzelonako Unibertsitatean.  Andaluziako Kultura Garaikidearen Zentroan (Kordoba), BilbaoArte Fundazioan, Bilboko Arte Ederren Museoan, HANGAR (Lisboa), Tabakaleran eta Artelekun (Donostia), Kadist Art Foundationen (Paris), Artiumen (Gasteiz) erakutsi ditu. Pretty Woman argitalpen-proiektua argitaratu du, erakusketen komisarioa izan da eta zinema-zikloak koordinatu ditu. 2020an, irudia aztertzeko XXVI. Jardunaldietan parte hartu zuen CA2Mn (Mostoles, Madril). Basilika kultur kritikako podcasting espazioaren sortzaileetako bat da eta Sector Conflictivo programa gidatzen du. 2021ean Venceremos dokumentala zuzendu zuen.

Artium (Vitoria)… Ha publicado el proyecto editorial Pretty Woman, ha comisariado exposiciones y coordinado ciclos de cine.