Bibliotecas por la Paz y la Convivencia 2021 - paz y convivencia
BAKEA ETA BIZIKIDETZA LANTZEN DUTEN LIBURUTEGIAK. UDA 2021
Nafarroako Gobernuak, “Bakea eta Bizikidetza lantzen duten Liburutegiak” programaren bidez (Kultura eta Kirol Departamentuko Liburutegi Zerbitzuak eta Herritarrekiko Harremanetako Departamentuko Bizkidetzaren eta Giza Eskubideen Zerbitzuak bultzatzen duten programa), aurrez aurreko lau tailer jarri ditu Nafarroako Liburutegi publikoen eskura, 5 eta 16 urte bitarteko hau eta nerabeentzat, euskaraz eta gaztelaniaz. 33 liburutegik parte hartuko dute ekimenean, eta uztailean eta abuztuan 75 saio sustatuko dira. 2021eko udan egingo diren tailerren helburu nagusia giza eskubideen gaia artistikoki, bizipenetatik eta gogoetatik lantzea da. Proposamenak bat egiten du Garapen Jasangarriko Helburuen 2030 Agendaren ekintza-estrategiarekin 1., 2., 3., 4., 10. Eta 16. Helburuetan: pobreziaren amaera, zero gosea, osasuna eta ongizatea, kalitate-hezkuntza, justicia eta erakunde sendoak.
Programa bultzatzen duten bi zerbitzuek Nafarroako lurralde osora iritsiko diren jardueretan parte hartzera animatzen dituzte haur eta nerabeak.
“Eskuak zabalik, hau eskubide bat da!” tailerra
5-8 urte bitarteko haurrentzat.
Iraupena: ordu bat
Inma Gurreak, Izaskun Mujikak eta Marisa Serranok dinamizatuko dute saioa, eta bi zati izango ditu: bat ahozko narrazioarena, eta bestea jarduera praktikoarena, sormenarena, artistikoarena. Hainbat ipuinen bidez bi kontzeptu landuko dira: eskubideen unibertsaltasuna eta eskubide orok betebehar bat dakar. Ahozko kontakizunaren ondoren, “Eskubideen basoa” jarduera egingo da; esku ireki desberdinak, askotarikoak eta sortzaileak dituen basoa sortuko da. Baso horrek gogoraraziko digu eskubideak pertsona guztien artean egiten ditugula eta pertsona guztienak direla. Emaitza liburutegian egongo da.
“Eskolara bideak” tailerra
8-12 urte bitarteko haurrentzat.
Iraupena: bi orduko saio bat edo hiru orduko saioa atseden-tartearekin.
Areté Activak dinamizatutako tailerrak aukera ematen du munduan zehar hezkuntzarako sarbideari buruzko esperientzien eta bizipenen aniztasuna familian partekatzeko, norberarenak ere adieraztera gonbidatuz, pandemia-aldi honi aipamen berezia eginez. Horretarako, ikus-entzunezko materiala erabiliko da, eskolarako bide desberdinak imajinatu eta esperimentatzera gonbidatuko da, bai eta hausnarketak hitzez eta modu artistikoan adieraztera ere.
“Eskubidea dugu…” tailerra
8-12 urte bitarteko haurrentzat.
Iraupena: bi ordu
Bakeola EDE Fundazioak dinamizatutako tailerrak misio komun bat proposatzen du, non proba eta pisten bidez, Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalera hurbilduko diren. Historian zehar, eta baita gaur egun ere, giza eskubideen defentsan jarduten duten kontinente desberdinetako gizarte-mugimenduak eta pertsona erreferenteak ezagutu ahalko dira jokoan.
“Scape-room, bazterketa soziala” tailerra
12-16 urte bitarteko gazteentzat.
Iraupena: bi ordu
Pobreziaren eta Gizarte Bazterkeriaren Aurkako Nafarroako Sareak dinamizatutako tailerrean parte hartzen duten guztiek gizarte-bazterkeria zer den eta zer eremu hartzen dituen ezagutu ahal izango dute. Scape-roomak 9 mini-joko dituen abentura bat aurkezten digu (gurutzegramak, hieroglifikoak, gakoak…), eta horien bidez 9 errealitate edo Gizarte-bazterketaren arlo ezagutuko ditugu. Mini-jokoak eta asmakizunak konponduz, galdu ditugun inklusioaren betaurrekoak topatuko ditugu (scape-roomaren hasierako premisa), mundua ikuspegi inklusiboago batetik ikusteko.
Saioen egutegia:
ESKUAK IREKI, HAU ESKUBIDE BAT DA!
Carcastillo (gaztelania) | uztailak 6 |
Olite (gaztelania) | uztailak 14 |
Ribaforada (gaztelania) | uztailak 15 |
Cabanillas (gaztelania) | uztailak 16 |
Milagro (2) (gaztelania) | uztailak 19 |
Valle de Egüés (gaztelania) | uztailak 20 |
Leitza (euskara) | uztailak 2 |
Fitero (gaztelania) | uztailak 21 |
Tafalla (euskara) | uztailak 22 |
Tafalla (gaztelania) | uztailak 22 |
Mendavia (gaztelania) | uztailak 23 |
Iruña-Txantrea (euskara) | uztailak 28 |
Allo (gaztelania) | uztailak 28 |
Irurtzun (euskara) | uztailak 29 |
Cortes (gaztelania) | uztailak 29 |
Caparroso (gaztelania) | uztailak 30 |
Mélida (gaztelania) | uztailak 30 |
Cintruénigo (gaztelania) | abuztuak 3 |
Pamplona-Etxabakoitz (gaztelania) | abuztuak 6 |
Tudela (gaztelania) | abuztuak 10 |
Biblioteca de Navarra-Sala Infantil (euskara) | abuztuak 10 |
Lerín (gaztelania) | abuztuak 11 |
Viana (gaztelania) | abuztuak 11 |
Biblioteca de Navarra-Sala Infantil (gaztelania) | abuztuak 12 |
Artajona (gaztelania) | abuztuak 17 |
Urdiain (euskara) | abuztuak 17 |
Baztan (euskara) | abuztuak 18 |
Pamplona-San Francisco (euskara) | abuztuak 23 |
Pamplona-San Francisco (gaztelania) | abuztuak 24 |
Lekunberri (euskara) | abuztuak 26 |
Noáin (gaztelania) | abuztuak 31 |
Estellan-Lizarra (euskara) | irailak 2 |
ESKOLARA BIDEAK
Carcastillo (gaztelania) | uztailak 7 |
Olite (gaztelania) | uztailak 12 |
Cabanillas (gaztelania) | uztailak 15 |
Mendavia (gaztelania) | uztailak 20 |
Aurizberri / Espinal (euskara) | uztailak 21 |
Pamplona-Milagrosa (euskara) | uztailak 29 |
Lekunberri (euskara) | uztailak 30 |
Cintruénigo (gaztelania) | abuztuak 17 |
Iruña-Txantrea (gaztelania) | abuztuak 19 |
Tudela (gaztelania) | abuztuak 24 |
Baztan (euskara) | abuztuak 25 |
ESKUBIDEA DUGU…
Olite (gaztelania) | uztailak 15 |
Allo (gaztelania) | uztailak 21 |
Ribaforada (gaztelania) | uztailak 22 |
Cortes (gaztelania) | uztailak 22 |
Mendavia (gaztelania) | uztailak 27 |
Mélida (gaztelania) | uztailak 28 |
Pamplona-Etxabakoitz (gaztelania) | uztailak 30 |
Cascante (gaztelania) | abuztuak 17 |
Artajona (gaztelania) | abuztuak 18 |
Barañain (gaztelania) | abuztuak 19 |
Biblioteca de Navarra-Sala Infantil (euskara) | abuztuak 25 |
Estella-Lizarra (gaztelania) | abuztuak 26 |
Biblioteca de Navarra-Sala Infantil (gaztelania) | abuztuak 27 |
Pamplona-San Francisco (euskara) | abuztuak 30 |
Tudela (gaztelania) | abuztuak 31 |
Fitero (gaztelania) | abuztuak 31 |
Pamplona-San Francisco (gaztelania) | irailak 1 |
SCAPE-ROOM BAZTERKETA SOZIALA
Olite (gaztelania) | uztailak 29 |
Cabanillas (gaztelania) | abuztuak 3 |
Aurizberri / Espinal (euskera) | abuztuak 4 |
Caparroso (gaztelania) | abuztuak 6 |
Cintruénigo (gaztelania) | abuztuak 10 |
Ribaforada (gaztelania) | abuztuak 11 |
Lekunberri (euskara) | abuztuak 12 |
Tudela (gaztelania) | abuztuak 17 |
Artajona (gaztelania) | abuztuak 19 |
Cascante (gaztelania) | abuztuak 24 |
Iruña-Txantrea (gaztelania) | abuztuak 25 |
Pamplona-Milagrosa (gaztelania) | abuztuak 26 |
Milagro (gaztelania) | abuztuak 27 |
Baztan (euskara) | irailak 1 |