Giza Eskubideak - paz y convivencia
BIZIKIDETZAREN ETA GIZA ESKUBIDEEN ZERBITZUA
Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Zerbitzuak Nafarroako Gobernuaren bizikidetzaren eta giza eskubideen aldeko politika publikoak bultzatzen ditu, Nafarroako 2025-2029 Bizikidetzaren II. Plan Estrategikoaren testuinguruan. Lanaren zati handi bat honako hauek aplikatuz egiten da: 16/2019 Foru Legea, martxoaren 26koa, eskuin muturreko taldeek edo funtzionario publikoek eragindako motibazio politikoko ekintzen biktimei errekonozimendua eta erreparazioa emateari buruzkoa; eta 9/2010 Foru Legea, apirilaren 28koa, terrorismoaren biktimei laguntzeari buruzkoa.
Zerbitzuaren lana honako jardun-ardatz hauen inguruan egituratzen da:
- Terrorismoaren eta motibazio politikoaren biktimei babesa, errekonozimendua eta ordaina ematea.
- "Bakearen eta Bizikidetzaren aldeko Eskolak" eta "ESKUtik-de la MANO Víctimas Educadoras" hezkuntza-programak bultzatu eta kudeatzea.
- "Bakearen eta Bizikidetzaren aldeko Liburutegiak" programa bultzatzea eta kudeatzea.
- Herritarren parte-hartzea sustatzea bakearen, bizikidetzaren eta giza eskubideen errespetuaren arloan.
- Gizarte-sentsibilizazioko eta prestakuntzako ekimenak bultzatzea.







