II Plan Estratégico de Navarra - paz y convivencia
NAFARROAKO BIZIKIDETZAREN II. PLAN ESTRATEGIKOA
Nafarroako Bizikidetzaren II. Plan Estrategikoa Memoria eta Bizikidetza Zuzendaritza Nagusiaren Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Zerbitzuak bideratu du, eta 2025eko abenduaren 23ko Gobernu Bilkuran onartu zen.
Planak hiru ardatz ditu ("Memoria, biktimak eta bizikidetza politikoa"; "Aniztasunean elkarrekin bizitzea"; eta "Bizikidetza eta giza eskubideak"), eta 117 neurri, sei eremutan banatuta: Giza Eskubideen aplikazioa; identitate, sexu- eta genero-aukera, hizkuntza, laiko eta erlijio-aukera, kultura eta jatorri desberdinen arteko bizikidetza; frankismoaren, terrorismoaren eta indarkeria politikoaren biktimen eskubideak aitortzea eta aplikatzea; memoria kritiko eta inklusiboa eraikitzea; elkarrekin bizitzeko hezteko eta ikasteko beharra; eta erakundeek bizikidetzaren erreferente izateko duten eginkizuna.

