ÁNGELES CON ESPADA

2021ko apirilak 19, 17:00etan. 

 

Jatorrizko izenburua: Ángeles con espada.
Zuzendaritza eta gidoia: Javier Rioyo.
Produkzioa: Doc Land, RTVE.
Herrialdea: Espainia.
Urtea: 2020.
Iraupena: 89 minutu.

 

GONBIDATUA: JAVIER RIOYO.

 

SINOPSIA

Ángeles con espada dokumentalak Valle de los Caídos eraikitzeko prozesua kontatzen du, diktadorearen gorpuzkiak 2019ko urriaren 24ra arte egon ziren tokia. Izan ere, dokumentala filmatzen ari ziren bitartean, Franco desobiratu behar ote zeneko  eztabaida pil-pilean zegoen. Hala ere, proiektua eta grabazioak askoz lehenago hasi ziren, eta ehunka preso politikok esklabo gisa lan egin zuten garai bateko monumentu adierazgarri honen historian zehar egindako ibilbidea dira.

Javier Rioyoren azken lan honek (Asaltar los cielos [1997], Lorca, así que pasen cien años [1998], A propósito de Buñuel [2000]), Valladolideko Zinemaldiko Tiempo de Historia sailean parte hartu zuen.