Memoria eta Bizikidetza, Kanpo Ekintza eta Euskara Departamentuak memoriarekin, bakearekin, bizikidetzarekin eta giza eskubideekin lotutako hiru laguntza-deialdi argitaratu ditu, toki-erakundeei, irabazi-asmorik gabeko elkarteei, ikerketa-zentroei eta erakundeei zuzenduta, guztira 213.000 euroko zenbatekoarekin.

Eskaerak maiatzaren 6ra arte aurkez daitezke Nafarroako Gobernuaren izapideen katalogoko fitxetan edo Erregistro Orokor Elektronikoan


-    "Irabazi¬asmorik gabeko elkarte eta entitateentzako dirulaguntzak, biktimei, bakeari, bizikidetzari eta giza eskubideei loturiko jarduerak egin ditzaten 2024. urtean"

                  * Tramitaziorako: https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/irabazi-asmorik-gabeko-elkarte-eta-erakundeentzako-laguntzak-biktimekin-eta-bakearen-bizikidetzaren-eta-giza-eskubideen-kulturarekin-lotutako-jardueretarako?ba 

-    "Nafarroako toki erakundeentzako laguntzak, memoria historikoaren, bakearen eta bizikidetzaren arloko jarduerak egiteko"
                    *  Tramitaziorako: https://tramitespersonal.navarra.es/eu/tramites/on/-/line/ayudas-a-entidades-locales-de-navarra-para-la-realizacion-de-actividades-en-materia-de-memoria-victimas-derechos-humanos-educacion-para-la-paz-y-convivencia-2024?back=true&pageBackId=7572859 

-    “Giza eskubideen arloan lan egiten duten ikerketa zentro edo institutuentzako eta erakundeentzako laguntza, 2024an Nafarroan izandako giza eskubideen urraketei buruzko txostenak egin eta zabaltzeko”
                       * Tramitaziorako: https://www.navarra.es/eu/tramiteak/on/-/line/ayudas-a-centros-o-institutos-de-investigacion-y-organizaciones-para-realizacion-y-difusion-de-informes-acerca-de-vulneraciones-de-los-derechos-humanos?back=true&pageBackId=5722676