ADN BANKUA

ADN bankua desagertuen ahaideen ADN laginak gordetzeko sortu da, baita Nafaorrako Gobernua gauzatzen ari den deshobiratze programan aurkitutako hilotzen identifikazioan laguntzeko ere. Bi xede hauek ditu:

  • Biktimen familiei eskaintzea eskur ditugun baliabide teknikoak, desagertuak aurrerantzean ere identifikatu ahal izateko, bai hobietatik atera ondoren egun indentifikatu gabe daudenak, bai oraindik ireki gabe dauden hobietatik aterako ditugunak.
  • Desagertuen familiei laguntza ematea, haien gertukoak aurkitu eta identifikatzeko ahal duten guztia egin izanaz ziur senti daitezen.

Horrela, 1936ko kolpe militarraren ondorioz eraildako eta errepresioaren biktima izandako Nafarroako herritarrei errekonozimendua eta ordain morala emateko azaroaren 26ko 33/2013 Foru Legearen 8. artikuluak agintzen duena betetzen da.

Araudia

1936ko kolpe militarraren ondorioz eraildako eta errepresioaren biktima izandako Nafarroako herritarrei errekonozimendua eta ordain morala emateko azaroaren 26ko 33/2013 Foru Legea

2013ko abenduaren 4ko 233. NAOn argitaratua

Irailaren 2ko 7/2016 Ebazpena, ADN bankuaren sormenarako beharrezkoak diren lan teknikoak egiteko ardura Nasertic enpresa publikoari ematen diona.

Harreman eta argibideetarako gunea

Para iniciar el proceso de toma de muestra de ADN es imprescindible que los familiares de las víctimas se pongan en contacto con la Dirección General de Paz, Convivencia y Derechos Humanos a través del correo pazyconvivencia@navarra.es.

Si desea contactar de forma presencial o por teléfono, estos son los datos de contacto:

Dirección General de Paz, Convivencia y Derechos Humanos

Sección de Memoria Histórica

c/ Arrieta 12, 5ª planta

31002 Pamplona/Iruña

Tfno: 848 42 52 96

 

Más información

 

PDF Descargable