Caja de resistencia - paz y convivencia
CAJA DE RESISTENCIA
2025eko apirilak 24, astelehena
19:30ean.
Zuzendaritza eta gidoia: Concha Barquero Artés eta Alejandro Alvarado Jódar.
Ekoizpena: Azhar Media, Alvarquero eta Blablabla Media.
Urtea: 2024.
Iraupena: 99 minutu.
Aurkezpena: Concha Barquero Artés eta Alejandro Alvarado Jódar.
SINOPSIA
Fernando Ruiz Vergararen figura misteriotsua bezain errebeldea da. Obra bakar baten zuzendaria da, “Rocío” (1980) dokumentalarena, demokraziaren hastapenetan zentsuratua izan zena Andaluziako botere erlijioso, politiko eta ekonomikoaren arteko harremanak deseraikitzeagatik, eta gaur egun oraindik debekatua dagoena Espainian. Bertara eta hil ondoren utzi zituen bozetoetara hurbildu dira Alejandro Alvarado eta Concha Barquero, diasporari eta Gerra Zibileko ahanzturari buruzko “Pepe el andaluz” (2012) dokumental sarituaren egileak. Amaitu gabeko ideien arkeologia horretan ainguratuta, zatien pelikula bat eraikitzen da, lurperatutako iraganaren eta orainaren arteko loturena.
ALEJANDRO ALVARADO, CONCHA BARQUERO |
Biak dira zinegileak eta ikerlariak. 2000ko hamarkadaren hasieratik, Andaluziatik lan egiten duen sormenezko tandema osatzen dute. Bere ibilbidean zehar komunikabide ezberdinen aukerak arakatu dituzte, hala nola, kultur telebista edo sormenezko dokumentala, non espezializatu diren. Bere filmek hainbat gairi buruzko galderak egiten dituzte, hala nola, absentzia, memoria, historia, politika. Artxiboko materialaren erabilera, norberarena eta besterena, esperimentazio-eremu nagusietako bat da. Bere filmen artean “Pepe el andaluz” (2012) eta “Descartes” (2021) nabarmentzen dira. |


