Carceller - paz y convivencia
CARCELLER. EL HOMBRE QUE MURIÓ DOS VECES
SEMINCI
2022ko apirilak 25, asteartea, 19:30ean.
Zuzendaritza eta gidoia: Ricardo Macián.
Argazkia: José Milán eta Pablo González.
Produkzioa: Mediterráneo Media Entertainment.
Urtea: 2021.
Iraupena: 99 minutu.
SINOPSIA
Vicente Miguel Carceller (Valentzia 1890-Paterna 1940) La Traca argitalpen satirikoaren argitaratzailea izan zen hainbat urtez; argitalpen honek astean milioi erdi ale argitaratu zituen. 1909tik 1939ra arte aldizkariak boterearekin tirabira handia izan zuen, eta Carcellerrek bere estilo urratzailea erabili zuen elizaren, erregearen edo militarren aurkako artikuluak argitaratzeko, Queipo de Llano edo Franco kasu, eta askotan barregarri utzi zituen. Garai hartako arrakastak, gerra zibila bukatzean, bere patu tragikoa ekarriko zuen.
1939an, Valentzia armada frankistaren eskuetan erori ondoren, atxilotu eta hiri horretako Modelo kartzelan sartu zuten. Hilabete batzuk geroago, Carceller eta Carlos Gómez Carrera marrazkilaria (Bluff ezizenez ezaguna), aldizkariaren kolaboratzailea, fusilamendu pelotoi baten aurrean hil zituzten.


RICARDO MACIÁN (Valentzia) |
![]()
Zuzendari gisa hainbat dokumentaletan parte hartzen du, besteak beste: En Afganistán: hijos de la Guerra (2002) eta Los Ojos de Ariana. Zuzendari eta ekoizle exekutibo gisa Microasesinos telesaila egin zuen Canal Historiarako (Liberia, Ghana, Bolivia, Kolonbia, Suitza, 2016). |