Erakusketaren testuinguruan, martxoaren 7an, 12:00etan, Kondestable Jauregiko ekitaldi-aretoan solasaldi interesgarria izango da, heriotza-zigorra indargabetzeko bere lan-ildoari buruz hitz egiteko. "Bizitzaren korridorea. Heriotza-zigorra indargabetzearen aldeko bozgorailuk" solasaldian Sofía Moro (Madril) argazkilari dokumentalak parte hartuko du batetik. Freelance COVER Agentziako kide gisa lan egin du, eta argazkilari independente gisa ari da 2000. urteaz geroztik. Sofia "Nork merezi du hiltzea" erakusketaren komisarioa da. Bestetik, Albert Marquès (Granollers), jazz pianista, konpositore eta aktibista katalana, duela hamarkada bat baino gehiagotik New Yorken bizi dena izango da solaskidea. Jazz garaikidea eta konpromiso soziala uztartzeagatik da ezaguna. Bere proiektu ugarien artean "Freedom First" nabarmentzen da. Ohioko heriotzaren korridorean preso dagoen Keith LaMar-ekin kolaboratzen du proiektuan. Artista batek "heriotzaren korridoretik" grabatutako istorioaren lehen albuma da honakoa.

Solasaldirako sarrera librea da. Gonbidapenak eskuragai izango dira Civivox Condestable-ren kontrol eta informazio gunean jarduera hasi baino ordubete lehenago.