Martxoaren 7an, 20:00etan, Baluarteko ganbera aretoan kontzertu berezia eskainiko da. "FREEDOM FIRST", Keith Lamar & Albert Marquès. Heriotzaren korridorean dagoen artista baten historiako lehen albumarekin abiatu zen proiektua. Albert Marquesek disko bat grabatu zuen Keith LaMar-en partaidetzarekin, Ohioko Estatuan (Amerikako Estatu Batuak) heriotza-zigorrera kondenatua da Keits LaMar. Kontzertua laukote formatuan izango da, Albert Marquès pianoan, Manel Fortià kontrabaxuan eta Marc Ayza baterian. LaMar espetxeko grabazio eta telefono deien bidez ere presente egongo da.

Sarrera librea da aretoa bete arte. Gonbidapenak Baluarteko leihatiletan jaso daitezke.