ANIZTASUNA ETA KULTURARTEKOTASUNAREN KUDEAKETA

Bakearen, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Zuzendaritza Nagusiak beharrezkoa ikusten du onarpenaren eta errespetuaren aldeko lanketan aritzea. Balio positibo eta aberats modura ikusarazi nahi ditu etnia, kultura, zibilizazio eta erlijioen arteko harreman, bizikidetza eta topaketak. Ezberdinen arteko elkarreraginean Giza Eskubideek behar dute izan erreferentzia etiko unibertsal eta ukaezin.

Helburu nagusiak:

  • Erakundeen, eta batez ere toki entitateen, jarduera politikoko agendetan kulturarteko bizikidetzaren lanketak lehentasuna izan dezan lortzea.
  • Gizarte osoaren, baina, batez ere, belaunaldi berrien sentsibilizazioa eta hezkuntza bultzatzea aniztasuna aberastasun modura ikusteko, solidaritate keinuak zabaltzeko eta indarkeria, gorrotoa eta kultur- edo erlijio-diskriminazioa gaitzesteko.
  • Jarduera prebentiboa bultzatzea eta arreta eta sentsibilizazio mekanismoak hobetzea diskriminazio, arrazakeria, xenofobia eta kulturari edo jatorriari loturiko erradikalismo gaietan.
  • Toki entitateen, gizarte, osasun, kultura eta gazteri zerbitzu teknikoen, ikastetxeen eta elkarteen arteko saretzea sustatzea herri bakoitzak aniztasun gaietan dituen zailtasunak eta aukerak hobeto kudeatu ahal izateko.

Bakearen, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Zuzendaritza Nagusiak kudeatzen duen kultur aniztasunaren estrategiak zenbait programa ditu bere baitan; horien bidez identifikatutako erronkei erantzuna eman nahi zaie:

1. Bakearen eta bizikidetzaren aldeko toki entitateak programa.

2. Bakea eta bizikidetza lantzen duten eskolak programa.

3. Salaketa, arreta eta sentsibilizazio bulego bat abian jarri eta finantzatu da Nafarroako SOS Arrazakeria elkartearekin sortutako Hitzarmenaren bidez.

4. Erlijio minoritarioekiko arreta programa.

5. Sentsibilizaziorako jarduerak eta ekitaldi publikoak.

6. Lanketa honetan ezinbesteko diren elkarte eta ekintzaile sareekin lankidetza.