EL CINE, 5.


2024ko apirilak 26, ostirala
17:00etan. 

 

Zuzendaritza eta gidoia: Elisa Cepedal.
Argazkilaritza: Daniel Chaytor.
Produkzioa: Vera Robert. de la Piedra Producciones
Urtea: 2023.
Iraupena: 88 minutu.

Aurkezpena: Elisa Cepedal.

 

SINOPSIA

Bere aitonaren, Corsino García Alonso argazkilari eta meatzariaren, argazki-artxiboan oinarrituta, Elisa Cepedal, hirurogeigarren hamarkadaren amaiera eta hirurogeita hamargarren hamarkadaren hasiera bitartean, herri asturiarrean izandako bizitzaren erretratua egiten du.

Herriko jendea ikus daitekeen zuri-beltzeko zenbait argazkitan barrena egiten den ibilbidean, inoiz aurpegia ikusiko ez dugun baina erretratatuta agertzen diren pertsonak nortzuk izan ziren gogoratzen duten adineko emakumeen ahotsak agertzen dira. Off ahotsak, iraganeko Barredoseko biztanleak nor ziren azaltzeaz gain, garai hartan meatzeetako bizitza, grebak, errepresioa, elkartasuna eta eguneroko borrokak nolakoak ziren ere azaltzen du.

ELISA CEPEDAL


Editorea, gidoilaria eta zuzendaria. Marcos M. Merino, Nina Danino, Milagros Mumenthaler eta Terence Davies zuzendariekin lan egin du. Beste lan batzuen artean hurrengoak zuzendu ditu: “Dos o tres cosas que no sé de ellas” (2009), “La playa” (2010), “¡Ay pena!” (2011), “El desastre” (2014), “El trabajo o a quién le pertenece el mundo (2019), “Cinetract” (2022) FICXen Epaimahaiaren Saria jaso zuena, FICX60aren goiburua izan zena, edo “El cine, 5” (2023), Europa Film Festivals Saria FICXen lortu zuena.