EZKABA PROIEKTUA

1938ko maiatzaren 22an Ezkaba mendiko San Cristobal Gotorlekuko 800 presok inguru, Espainia osotik ekarriak,  ihes egin zuten Frantziako helmuga zeharkatzen saiatzeko. Denbora luzez Ihesa ilunantzean gelditu zen, ahaideek, ikerlariek eta memoriako elkarteek azaleratu arte. Europako ihesaldi handienetariko bat izan zen. 206 iheslari erailda izan ziren Gotorlekuaren eta mugaren arteko zenbait menditan eta tokitan. Horiez gain, 14 iheslari fusilatu zituzten geroago ihesaldiaren buruzagiak leporatuta.

2018an ihesaldi horren 80. urtemuga  betetzen da eta Nafarroako Gobernuak, bultzatzen ari den memoriako politika publikoen artean, ekarpen esanguratsua egin nahi izan du, gertaera horien oroitzapenerako eta memoria babesteko. Ezkaba Proiektuan gertaera horiek gogoarazten dituzten ekimen batzuk biltzen dira, ikuspuntu bikoitza abiatuta: memoria eta Giza Eskubideak:

  1. Exhumazioak eta ADN Bankua. Ezkaba mendiko San Cristobal presondegitik preso eta iheslarien aurkitze eta identifikazio proiektua, memoriako elkarteekin eta beste erakunde batzuekin batera.
     
  2. GR 225: La fuga de Ezkaba- 1938 –Ezkabatik Ihesa. Jovino Fernández-ek San Cristobal Gotorlekutik Urepelera egindako bidea jarraitzen duen mendi ibilbidea.
     
  3. Gazteendako Auzolandegia: Botilen Hilerria. Nazioarteko Auzolandegia Botilen Hilerria sendotzeko. Horretan presondegian hil ziren preso asko lurperatu zituzten.
     
  4. Memoria duten Eskolak. Belaunaldeen arteko transmisioko proiektua, San Cristobal Gotorlekura ikasleen bisitak eginez.
     
  5. Tejiendo redes. Sareak ehortzen, Nafarroako Gobernuak argitaratutako Amaia Kowasch-en liburua, Ezkabako presoei lagundu zieten  que recoge testimonios de las redes de solidaridad de mujeres que ayudaron a los presos de Ezkaba.
     
  6. Ezkaba, 1938-2018. San Cristobal Gotorlekuari, presoen bizi baldintzei, elkartasun sareei eta 1938ko ihesaldiari buruzko erakusketa.

Erakusketaren datak eta tokiak:

- Altsasu (2019ko urtarrila)

- Barañain (2018ko abendua)

- Antsoain (2018ko azaroa)

- Zizur (2018ko urria-azaroa)

- Berriozar (2018ko iraila-urria)

- Sarriguren (2018ko abuztua-iraila)

- Iruñeko Planetarioa (2018ko maiatza-ekaina)