FLORENCIO NA TERRA


2024ko apirilak 22, astelehena
17:20ean. 

 

Zuzendaritza eta gidoia: Domingo D. Docampo.
Argazkilaritza: Álvaro Riquelme.
Musika: Arturo Kress.
Produkzioa: Rosa Ferreiro, Débora Álvarez.
Urtea: 2023.
Iraupena: 60 minutu.

Aurkezpena: Domingo D. Docampo.

 

SINOPSIA

Florencio Delgado Gurriarán 1903an jaio zen Valdeorras eskualdean (Ourense), eta 1987an Estatu Batuetan zendu zen. Bere obra poetikoaren zati bat Valdeorrasko paisaiari eskaini zion eta bere garaian ohikoak ez ziren olerki soziolinguistiko ederrak idatzi zituen. Hala ere, bere bizitza zeharo aldatu zen gerra zibila hasi zenean, falangistak akabatzen saiatu zirenean. Galiziatik Portugalen bidez
ihes egin ondoren, Frantziara heldu zen, eta handik Mexikora erbesteratu zen. Han bere obra poetikoarekin eta Errepublikaren eta Galiziako nazionalismoaren aldeko konpromisoarekin jarraitu zuen.
Dokumentalak, zeinean Delgado Gurriaran familiak parte hartu baitu, erbeste espainiarrari emandako
babesagatik Mexikoko herria eta Lázaro Cárdenas presidentea omentzen ditu.

DOMINGO DÍAZ DOCAMPO

 

Ikus-entzunezko edukiak eta hezkuntza-proiektuak bultzatzen dituen Social Docs ekoiztetxeko arduraduna da. “El desafío del Sil”, “Ji Ta Kyo Ei” eta “Florencio na terra” dokumentalak zuzendu ditu. Besteak beste, Gabriela Amor Puenteren “Noetiña”, Ines Pintorren “Muller (es) Muller”, Jorge Gilen “Ferrol 1936” eta Rosa Ferreiroren “Gloria Rodríguez: Hacia el exilio” ekoiztu ditu.