HILOS


2024ko apirilak 23, asteartea
17:00etan. 

 

Zuzendaritza eta gidoia: Tito Montero.
Produkzioa: Vera Robert. De la Piedra.
Urtea: 2022.
Iraupena: 83 minutu.

Aurkezpena: Tito Montero.

Premio DAMA al Mejor Guion de Película Española en el 60 FICX.
Premio del Público a la Distribución de la Competición Tierres en France en el 60 FICX.

 

SINOPSIA

“Hilos”-en zuzendariak dokumentalari buruzko artxiboak gordetzen zituen karpetari eman zion lehen
izenburua “Notas sobre el silencio” izan zen, horretaz ari zelako, bere aitonaren irudiarekin batera zegoen isiltasun instituzional eta familiarraz.

1937ko abuztuan, Felipe Garcia Moro Cimeruko batailan hil zen. Ez dago haren irudirik. Pandemiaren lehen udan, Tito Monterok, dokumentalaren zuzendariak, lehen aldiz grabatu zuen aita, eta galdera bat egin zion: aurkitu al zenuke zure aita hil zen lekua? Orduan konturatu zen berak ere ez
zuela bere aitonari buruzko ezagutzarik, bere izena ere ez baitzekien, historiak ezabatu izan balu bezala.

TITO MONTERO


Zinegilea, idazlea eta kazetaria. Asturiasko telebista publikoaren (TPA) lehen websaila zuzendu zuen, “Regreso a la aldea perdida”, Ramón Lluís Bandek ekoitzia. Hainbat film labur egin ditu, hala nola “Los ladrillos”, “Un fantasma recorre [...]”, Gijonen, Malagan edo Alcancesen hautatua, “Interrail/Mahnmal” (2018), “La ciudad y los premios” (2017), “El esplendor” (2017), “Fracciones
y proporalidad” (2012). Bere luzemetraien artean, “El pasado presente” (2018) eta “Hilos” (2022), Tierres en Trance Sail Ofizialean parte hartzailea. Hiru liburu argitaratu ditu. 2015etik TPAren kultura programa gidatzen du, Pieces.