"BEGIRADA BAT ARTEEN BIDEZ" MEMORIA, BIZIKIDETZA ETA GIZA ESKUBIDEAK VI. JARDUNALDIAK 

Nafarroako Gobernuko Bakearen, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Zuzendaritza Nagusiak hauxe du bere egiteko nagusia: gizarte pluralago eta demokratikoagoa lortzea, indarkeriarik gabea, bere arazo eta desadostasunak konpontzeko asmoz elkarrizketaz baliatzen dena, elkarrenganako errespetua oinarri hartuta. Helburu ditugu bake kultura sustatzea, bizikidetza eta adiskidetzea indartzeko prozesuak bultzatzea eta pertsona guztien giza eskubideekiko errespetuaren aldeko apustua egitea. 

Jardunaldien seigarren edizioak berrikuntza gisa dakar Nafarroako hainbat udalerriren inplikazioa eta lankidetza apiril osoan zehar denboran zehar luzatuko diren proposamenetan. Antzerkia, musika, ikus-entzunezkoak, ilustrazioak izango dira aurten izango diren diziplina artistikoak. Jardunaldi hauen bidez, pertsonen duintasunari zor zaion errespetuaren inguruko sentsibilizazio lana eta hausnarketa bultzatu nahi ditugu. Egiten dugun proposamenak herritar ororengana heldu nahi du. 

Aurreko urteetan egin izan dugun bezala, begirada gure inguru hurbilera luzatuko dugu, baina baita nazioartera ere, Giza Eskubideen urraketa prozesuetara. 

Apirilaren 1etik 29ra Iruñean, Beran, Cintruénigon, Tafallan eta Zangotzan: