EL OLVIDO DE LAS PIEDRAS (L'ESCAEZU DE LES PIEDRES)


2026ko martxoak 25, asteazkena
17:00etan. 

 

Zuzendaritza: Omar Tuero.
Gidoia:  Omar Tuero.
Ekoizpena: Covenant Audiovisuales eta Federación Asturiana Memoria y República.
Urtea: 2024.
Iraupena: 92 minutu.

Aurkezpena: Omar Tuero.

 

SINOPSIA

Estatu-kolpearen eta ondorengo dictadura frankistaren ondoren, militar matxinatuek espetxesistema bat ezarri zuten. Beren ideologiarekin bat ez zetozen edo susmagarritzat jotzen zituzten biztanleak sailkatu, hautatu eta fisikoki desagerrarazteko asmoz, kontzentrazio-esparruen sistema bat sortu zen. Asturiasen, hamabost izan zirela kalkulatzen da, eta aipagarriena Figueras- Arnaokoa da, emakumeei et  haurrei bakarrik zuzenduta zegoena. Bere existentziaren miseria, gogortasuna eta gehiegikeriak, emakumeek jasandako genero-errepresio espezifikoa eta eragin handiko pertsona batzuek eskulan esklaboari esker lortutako irabaziak dira Omar Tueroren dokumentalean aztertutako gaiak.

 

OMAR TUERO UNCAL


1973. Asturiasko zuzendari eta ekoizlea da. Ekintzaile konprometitua, eduki sozial eta politikoko lanak zuzentzen ditu. Bere ekoizpenak dokumentalak, telebistako saioak eta fikziozko film laburrak dira. Asturiasko Covenant Audiovisuales ekoiztetxearen bazkide sortzailea da, memoria historikoaren eta nortasun kulturalaren dokumentaletan espezializatua. Ekoizle eta zuzendari gisa honako hauek azpimarra ditzakegu: Doblaje (2011), Heteronomía (2014) eta Permanezca a la espera (2015). Animalada Xabaz (2020), Valeru na memoria (2021) eta A mano armada (2022) ere zuzendu ditu. Azken hau, Memoria duten Irudiak Ikus-entzunezkoen VII. Topaketan proiektatu zen eta dokumental onenaren saria jaso zuen New Yorkeko International Filmmaker Festival jaialdian.