GATIBUEN HIRIA. ATXILOKETA-ZENTROAK IRUÑEAN, 1936-1945


2024ko apirilak 25, osteguna
17:00etan. 

 

Zuzendaritza eta gidoia: Aritz Gorostiaga.
Produkzioa: Nafarroako Memoriaren Institutua.
Urtea: 2023.
Iraupena: 37 minutu.

Aurkezpena: Aritz Gorostiaga.

 

SINOPSIA

1936ko uztailaren 19ko kolpe militarraren garaipenaren ondoren, Iruñean indarkeria handia piztu zen sektore disidente guztien aurka, eta oposizioko milaka pertsona atxilotu eta espetxeratzea izan zen horren adierazpen nagusietako bat. Nafarroako Memoriaren Institutuak Nafarroako  Memoria Historikoaren Funts Dokumentalari eskatutako txostenak argi uzten du 1936 eta 1945 bitarteko gertaerak nolakoak izan ziren. Iruñean 17 gatibu gune identifikatu dira.

15.000 eta 20.000 pertsona artean preso izan zirela uste da. Probintziako espetxetik 7.300 preso igaro ziren, 6.000 baino gehiago San Kristobal gotorlekutik eta 6.800 baino gehiago kontzentrazio-esparruetatik. 1939an Iruñeak 50.000 biztanle zituen eta 12.000 preso zeuden.

ARITZ GOROSTIAGA 

 

Kamera eta editorea. Bi Ahizpak Bideoko arduraduna. Arturo Cisnerosen “Bagdad Rap” (2005), Joaquín Calderón eta Luis Arellanoren “Sahara no se Vende” (2007), Luis Arellanoren “Mana Kanchu” (2009), “Focus on Gulu” (2010), Joaquín Calderónen “Basque Selfie” (2018), Arturo Cisnerosen “Mami ya sé dónde está el dinero” (2015) ekoizpenetan lan egin du. 2019an “Los Búnkeres de Franco” zuzendu zuen, Viriato de Oro saria Gaztela eta Leongo Zinema Arkeologikoaren Nazioarteko IV. Jaialdian.