LA MEMORIA ESCONDIDA


2024ko apirilak 24, asteazkena
19:30ean. 

 

Zuzendaritza eta gidoia: José Luis Pecharromán.
Argazkilaritza: José Luis Pecharromán.
Produkzioa: Productora Lyo Media.
Urtea: 2022.
Iraupena: 91 minutu.

Aurkezpena: José Luis Pecharromán.

 

SINOPSIA

LGTBIQ+ kolektiboarengana hurbiltzea, frankismoaren amaieran eta Espainiako trantsizioan, Madrilen, Las Palmasen eta Galizian bizi ziren hainbat pertsonen benetako testigantzen bidez. Polizia-kriminalizazioaren, gizarte-bazterketaren eta laneta osasun-diskriminazioaren testuinguruan bizi izan ziren eta sakoneko arazoak izan zituzten, hala nola prostituzioa eta hiesa, adineko pertsonek, bi gizon eta bi emakumek, beren bizi-esperientzietako batzuk azaltzen dituzte.

Antonio Ruiz Fernández, Montserrat González Montenegro, Antonio Sánchez Franco eta Rosa Araúzo Quintero dira protagonistak. Dokumentalak Epaimahaiaren Sari Berezia eta Dokumental Onenari Publikoaren Saria jaso zuen Lesgaicinemad Zinemaldian.

JOSÉ LUIS PECHARROMÁN 

 

Informazio Zientzietan lizentziatua, Argazkigintza ikasi zuen Madrilgo Erkidegoko Zinema Eskolan (ECAM). “Herederos”, “La otra mirada”, “Mar de Plástico”, “Vivir sin permiso”, “Los hombres de Paco”, “Los pacientes del Doctor García”… edo Jorge Alonsoren “Camino de la suerte” bezalako filmetan argazkizuzendari gisa lan egin du hainbat ekoiztetxetan. “La memoria escondida” filmean, errealizadorea izateaz gain, argazkizuzendaria, ekoizlea eta gidoilaria da.