La muralla de los prisioneros Tudela - paz y convivencia
LA MURALLA DE LOS PRISIONEROS
2026ko martxoak 24, asteartea
19:30ean.
Zuzendaritza: José Luis Tirado.
Gidoia: José Luis Tirado.
Ekoizpena: ZAP Producciones, Asociación Tierra Olvido, Cadizko Diputazio, Los Barrios eta San Roque Udal eta Mancomunidad de Municipios de La Janda-ren laguntzarekin.
Urtea: 2025.
Iraupena: 90 minutu.
Aurkezpena: José Luis Tirado.
SINOPSIA
Espainiako Gerra Zibila amaituta, erregimen frankistak Hegoaldeko Mugaren Gotortze Plana bultzatu zuen, Gibraltareko base britainiarrari eraso egiteko eta itsasarteko trafikoa kontrolatzeko, II. Mundu Gerraren eta Hitler eta Mussolinirekin egindako aliantzaren esparruan. Gotortze lan (bunkerrak, metrailadoreen habiak eta makineria eta tropak mugitzeko bideak eta errepideak eraikitzea barne) Soldadu Langileen Diziplina Batailoiek egin zituzten, Soldadu Langileen Diziplina Batailoiek egin zituzten, esklabotza egoeran zeuden 30.000 prisionero errepublikarrek osatutako unitate militarizatuek. Dokumentalak errepresio frankistaren kapitulu hau berregiten du gertaeren lekuko izan ziren presoen eta bizilagunen testigantzekin, historialarien analisiarekin eta garaiko dokumentu, film eta argazkien bidez.
JOSÉ LUIS TIRADO |
Sevilla, 1954. 1970eko hamarkadaren erdialdean prentsako argazkilari gisa lan egin zuen egunkari eta aldizkarietan – Complutenseko Informazio Zientzien Fakultatean eta TEIn Arte Dramatikoaren Fakultatean Irudi ikasketak egin ondoren –, eta izaera sozial, politiko eta kulturaleko kartelak eta ilustrazioak egiten hasi zen. Madrilgo La Luna aldizkariko argitaratzaile-kidea eta arte zuzendaria, 80ko eta 90eko hamarkadetan diseinua, argazkigintza dokumentala eta sorkuntza plastikoa uztartu zituen. 2000. urteaz geroztik, artista eta zinemagile independente gisa, hainbat dokumental eta bideo-sorkuntza egin ditu eskubide sozialei, migrazioari, prekarietateari, ingurumenari edo memoria historikoari buruz, besteak beste: Paralelo 36 (2004), La liga de los olvidados (2007), Donde hay patrón… (2007), Paisaje del retroprogreso (2010), Fuentes de la memoria (2011), El caso Rocío (2013), NO, un cuento flamenco (2016), La memoria de cristal (2021), El oasis (2022) eta Gazela del Estrecho (2023). |


