GR-225 Ibilbide Luzea

 

Ibilbide honek 1938ko maiatzaren 22ko arratsaldean Ezkabako gotorlekutik ihes egin zuten presoen ibilbidea gogorarazten du. Haiek atzetik harrapatu nahian ateratakoek jazarririk eta bazter haiek ezagutu gabe, iparraldera abiatu ziren Frantziako mugara ailegatu nahian. Hiruk baizik ez zuten erdietsi. GR-225 ibilbideak Jovino Fernándezek egindako bidea oroitarazten digu, muga pasatu eta Urepelera ailegatzea erdietsi baitzuen. Nafarroako Gobernuak, 2017an, boluntarioen laguntzari esker, bidea seinaleztatu eta balizatu zuen, eta, harrezkeroztik, jende aunitzek egin du bidea. Bestalde, memoria belaunalditik belaunaldira pasatzeko toki bihurtu da “Memoria duten eskolak” programaren barreneko “Askatasunaren botilak” izeneko esperientziaren bidez, jarduera horretan Bigarren Hezkuntzako ehunka ikaslek bide hori egin bidenabar ihes egindakoen senitartekoen eta ikertzaileen testigantzak aditzen baitituzte.

Ibilbidea lau etapatan dago antolatua: Ezkabako gotorlekua-Olabe, Olabe-Saigots, Saigots-Sorogain eta Sorogain-Urepel. Haietan, memoriagune batzuk bisitatzen ahal dira, Olabeko hilobia kasu, hau ere Nafarroako Memoria Historikoaren toki proposatua.