MUERTE Y OLVIDO DE MANUEL MUÑOZ MARTÍNEZ


2024ko apirilak 25, osteguna
17:40ean. 

 

Zuzendaritza eta gidoia: David Doña.
Produkzioa: María José Gratacós.
Produkzioa: Diputación de Cádiz (Servicio de Producciones Audiovisuales).
Urtea: 2023.
Iraupena: 52 minutu.

Aurkezpena: David Doña.

 

SINOPSIA

Manuel Muñoz Martínez 1888an Chiclanan jaio zen. Formazio militarra jaso zuen eta masoneriakoa zen. II. Errepublikan deitutako hiru hauteskunde orokorretan Cadizko probintziako diputatu nazionala izatea lortu zuen hautagai bakarra izan zen. Araceli Zambranorekin (María Zambranoren ahizpa) izan zuen harreman sentimentala, Gerra Zibila hastean Segurtasun zuzendari izendapena, armada errepublikarraren erretiratzearekin batera, Valentziara eta Bartzelonara joan izana, Frantziara erbesteratzea, estradizioa eta 1942ko abenduaren 1ean fusilamendua bere bizitzaren kapituluetako batzuk izan ziren, garaiko gertaera historiko nagusiek markatuta. 

Muñoz Martinezen inguruan elezahar beltz bat eraiki zen, bera eta bere familia jazarri zizkiona.

DAVID DOÑA 


Kazetaria, tokiko informazioan aditua, Cadizeko Diputazioan lan egiten du. Ikus-entzunezko Produkzioen Zerbitzuak ekoitzitako Memoria Historikoari buruzko hainbat dokumentalen arduraduna, horien artean “Sucedió en Grazalema”, 1937an Cadizko herri horretan izandako 15 emakumeren hilketari buruzkoa. “Muerte y olvido de Manuel Muñoz Martínez” filmeko gidoilaria da.