Bizikidetzaren aldeko Horma-irudia Zangozan

"Begirada bat arteen bidez" Memoria, Bizikidetza eta Giza Eskubideei buruzko Jardunaldien testuinguruan, Bizikidetzaren aldeko horma-irudi bat egin da Zangozan. Prozesua Leire Urbeltz artistak zuzendu du eta Zangoza Ikastolako eta Sierra de Leyre institutuko ikasleek parte hartu dute.

Prozesuaren laburpen-bideoa: 

 

Martxoak 29:

Tailerrak Sierra de Leyre BHIko eta Zangozako Ikastolako ikasleekin. Bizikidetzaren gaia aztertzea eta partekatutako lehen ideiekin abian jartzea izan da lehen egun honetako helburua. Hasitako proiektuaren izena: Bizilagunak.
 



Apirilak 6: 

Leire Urbeltzek sortutako marrazkia paretera eraman du. 


Apirilak 7-8: bi ikastetxeetako ikasleek horma-irudia margotu dute Leirerekin batera. 

Maiatzak 10: Herritarrekiko Harremanetako kontseilariak, Ana Ollok, eta Zangozako alkateak, Lucía Echegoyenek, "Bat egiteko bi behar dira / Unydos" (Ekaitz Goikoetxea idazleak sortu ditu aforismoak) horma-irudia inauguratu dute. Prentsa oharra.