O silencio herdado - paz y convivencia
EL SILENCIO HEREDADO (O SILENCIO HERDADO).
2026ko martxoak 26, osteguna
21:30ean.
Zuzendaritza: Lucía Dapena.
Gidoia: Lucía Dapena González eta Liliana Díaz Castillo.
Ekoizpena: La Selva Ecosistema Creatiu.
Urtea: 2025.
Iraupena: 82 minutu.
Aurkezpena: Lucía Dapena.
SINOPSIA
Ken Loachek zioenez, bilobek aitona-amonen istorioa jakin nahi dutenean, beranduegi izaten da. Hau ez da kasua. El silencio heredado filmak odolik gabeko duelu baten eszenifikazioa isladatzen du, topaketarik gabeko? elkarrizketa batena. Filma honetan ikusten dira Lucia Dapenak egin zituen saiakerak bere amona, Edilia, gerra zibilaren izugarrikeriak hozkatutako familiaren iraganaz argia emateko. Hala ere, Luciak hitz iheskorrak eta isiltasun kezkagarriak baino ez ditu aurkitzen. Bilobaren eta amonaren artean 82 minutuz elkarrizketa isil bat gertatzen da, topaketa erretoriko eder bat, non zuzendariak oroitzapenak eta datuak bilatzen dituen, amonak iraganeko lainoa argitu gabe ahanzturaren beharra defendatzen duen bitartean. Luciak ulertu zuenean erantzunak ez zituela inoiz aurkituko, isiltasun hori entzutea erabaki zuen ulertzen saiatzeko.
LUCÍA DAPENA GONZÁLEZ |
|


