PALABRAS PARA UN FIN DEL MUNDO

2021ko apirilak 21, 19:30ean. 

 

Jatorrizko izenburua: Palabras para un fin del mundo.
Zuzendaritza eta gidoia: Manuel Menchón.
Produkzioa: Pantalla Partida Producciones, Imagine! Factory.
Herrialdea: Espainia.
Urtea: 2020.
Iraupena: 93 minutu.

 

GONBIDATUA: MANUEL MENCHÓN.

 

SINOPSIA

Manuel Menchónek zuzendua eta SEMINCI 2020n aurkeztua, dokumental hau ikerketa lan batean oinarritzen da eta 1936ko abenduaren 31ko arratsaldean Miguel de Unamuno idazle eta filosofoaren heriotzaren ondorioz gertatutako irregulartasun batzuk argitzeko datuak, adierazpenak eta dokumentu ofizialak ematen ditu.

Palabras para un fin del mundo dokumentalak idazlearen heriotzaren bertsio ofiziala zalantzan jartzen du eta narratzaileen bidez Unamuno berari (Pepe Sacristán), Molari (Antonio de la Torre), Millan Astrayri (Víctor Clavijo) edo Bartolome Aragóni (Andrés Gertrúdix) ahotsa jartzen die.

Dokumentalak, 1936ko kolpe militarraren ondoren gertatutakoak birsortzen ditu eta Unamunoren heriotzaren lekuko bakarra izan zen Aragónaren bisitaren historia ofiziala zalantzan jartzen du, baita idazlearen hileta ere, denbora minimoa itxaron gabe eta autopsia egin gabe gertatu zena.