Pico Reja - paz y convivencia
PICO REJA, LA VERDAD QUE LA TIERRA ESCONDE
HUELVAKO ZINEMALDI IBEROAMERIKARRA, SEVILLAKO JAIALDIA
2022ko apirilak 25, astelehena, 17:00etan.
Zuzendaritza eta gidoia: Remedios Malvárez eta Arturo Andújar.
Produkzioa: Producciones Singulares.
Musika: Javier Prieto.
Argazkia: Luis Castilla.
Urtea: 2021.
Iraupena: 92 minutu.
SINOPSIA
Pico Rejako hobia Sevillan dago. Uste da leku horretan frankismoaren errepresioaren 2000 biktima zibil baino gehiago daudela lurperatuta. 2020an ireki zen hobia. Hobi honen bidez, dokumentatu gabeko gertaera berriak aurkitu dira pixkanaka.
Toki honetan lurperatutako istorio batzuetan oinarritutako kontakizun honetan gaur egungo protagonistek parte hartzen dute, hala nola, Rocío Marquez kantariak eta Antonio Manuel Rodríguez poetak, leku horretan gerra zibilean eta ondorengo urteetan bizi izan ziren egoeretarako kantu berezi bat sortzeari ekiten diotenak.
Iraganaren azterketa sakon honek desagertuen memoriarekin zor asko dituen herrialde baten oraina ulertzeko ere balio du.

REMEDIOS MALVÁREZ (Huelva) |
![]()
Flamenkoaren munduaz oso interesatua, Silencio izan zen bere lehen lana, Mª Ángeles Narvaezen ("La niña de los cupones") alderdi artistiko eta pertsonala erakusten duen dokumentala. Alalá (2021), bere lehen film luzeak, haurren bitartez flamenkoari buruz duen ikuspegia kontatzen du berriro, hezkuntza- eta integrazio-elementu gisa erakutsiz. 2021ean Pico Reja, la verdad que la tierra esconde dokumentala zuzendu zuen Arturo Andújarrekin batera. |
ARTURO ANDÚJAR (Sevilla) |
![]()
|