PREFIERO CONDENARME

 

2025eko martxoak 28, ostirala
20:00etan 

 

Zuzendaritza: Margarita Ledo Andión.
Gidoia: Margarita Ledo Andión, Eva Veiga.
Produkzioa: Nós Productora Cinematográfica Galega S.L.
Urtea: 2024.
Iraupena: 88 minutu.

Aurkezpena: Margarita Ledo Andión.

 

SINOPSIA

Ferrolgo itsasadarreko emakume itsaski-biltzaile baten aurkako adulterioepaiketa bat da istorioaren abiapuntua, 1972an. Eskumen zibilak bere gain hartzen zituen Konpostelako Eliz Auzitegiak, pronostiko guztien aurka, absolbitu egin zuen Sagrario Ribela Fra. 33 urte zituen. Istorio honetako piezak berregiteak pertsona ezagun batengana garamatza, zeinak, afektuen arloan ere, mendeko baten paperean gordetzen duten arauak aurre egiteko gai izango baita. Hemen indarkeria, tratu txarrak, eskubiderik eza eta giro sozial zapaltzailea azaleratzen dira, baina, batez ere, guztiok nahi duguna bilatzea: maitatzea eta maitatuta izatea.

MARGARITA LEDO ANDIÓN


Castro de Rey-en (Lugo), 1951n.
Galizieraz idazten duen kazetari,zinemagile eta idazle espainiarra da. Santiago de Compostelako Unibertsitateko Ikus-entzunezko Komunikazioko irakasle eta katedraduna, Real Academia Gallegako numerarioa; besteak beste, Galiziako Kulturaren Sari Nazionala eta Otero Pedrayo Saria jaso ditu. Dokumentalista gisa, besteak beste, Santa Liberdade (2004), Liste, pronunciado Líster eta Nación (2020)lanen egilea da.