Nafarroako Gobernuko Memoria eta Bizikidetzaren Zuzendaritza Nagusiko Bizikidetza eta Giza Eskubideen Zerbitzuak antolatutako "Bizikidetza Zirkuluen bidez komunitate eraikitzaileak sor ditzagun" I. Jardunaldia egin zen joan den larunbatean, martxoaren 22an, Iruñeko Musika Hiriko Fernando Remacha auditorioan.

Jardunaldiaren helburua ikuspegi errestauratiboarekin lan egiten duten pertsona, hezkuntza komunitate, erakunde eta elkarteen ahotsak biltzea izan zen. Jardunaldian bizikidetza hobetzeko funtsezko alderdiak jorratu ziren, hala nola elkarrizketarako espazio seguruak sortzea, jokabide bortitzak eta bidegabeak murriztea, gizarte-eragileen ahalduntzea eta lidergoa sustatzea, eta edozein komunitatetako pertsonen arteko harreman eta lotura positiboak eraikitzea edo indartzea.

Ikastetxe asko ari dira metodologia errestauratibo berrien alde egiten, bai esku hartzeko testuinguruetan, bai prebentziokoetan, "Bakearen eta Bizikidetzaren aldeko Eskolak" programak antolatutako tailerren bidez ikasleekin eta familiekin, eta Hezkuntza Saileko Irakasleei Laguntzeko Zentroak antolatutako irakasleen prestakuntzaren bidez.

Hainbat elkarrizketa-mahaiak osatu zuten jardunaldia, eta bertan parte hartu zuten hezkuntzako, kazetaritza eraikitzaileko, udaleko, justizia errestauratiboko edo begirada errestauratiboarekin lan egiten duten gizarte-erakundeetako ordezkari batzuek.

Memoriaren eta Bizikidetzaren Zuzendaritza Nagusiaren Bizikidetza eta Giza Eskubideen Zerbitzuak, gainera, zerbitzuak berak bultzatutako bi ekimen aurkeztu zituen. Alde batetik, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuko CAP-ILZek egin duen prestakuntza-apustuaren ondorioz, material, tresna eta edukien plataforma, gordailu edo bilduma antolatu bat sortuko da Nafarroako ikastetxeetan, "Memoriaren, Bakearen eta Bizikidetzaren aldeko Eskolen Sarearen" testuinguruan. Bestalde, "Bizikidetzarako Udal Eremuak Berrezartzeko Proiektua" aurkeztu zen. Proiektu horrek Bera de Bidasoa eta Ribaforada herrietan hasiko du bere bidea, eta Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Zerbitzuak zuzenduko eta lagunduko du.

                

                           BIZIKIDETZA ZIRKULUEN LEHEN JARDUNALDIAREN LABURPENA 

 

                  HORRELAKOA IZAN ZEN BIZIKIDETZARAKO ZIRKULUEN LEHEN JARDUNALDIA