DESOBIRATZEAK

 

Nafarroako Memoriaren Institutuaren helburu garrantzitsuetariko bat 1936ko kolpe militarraren ondorioz sortutako biktimen gorpuzkiak hobitik ateratzea da. Horregatik, desagertuen exhumazioetan kalitatezko lan teknikoa bultzatzeko Aranzadi Zientzia Elkartearekin hitzarmena sinatu da.

Exhumazioak irizpide eta lan-metodo zientifikoak erabiliz egiten dira, aurkitutako biktimak identifikatze lanak behar dituzten baldintzak babesteko. 

Exhumazioek ahaideen legezko eskaerei erantzun nahi diote: biktima horiekin gertatutakoa ezagutzea, non dauden jakitea, identifikatzea eta duin egitea. Halaber, modu honetaz gure gizarteak biktima guztientzako egia, justizia eta ordaineko printzipioekiko atxikimendua erakusten du.

 

Kokalekuei eta biktimei buruzko informazioa

 

 

Haurtzaroan edo gaztaroan pertsona batzuk, 1936ko kolpe militarren ondoren, fusilatze edo erailketen lekukoak izan ziren, eta biktimei lur eman zieten tokiei buruzko berri zuzenak edo zeharkako berriak dituzte. Exhumazio bat hasteko lehenengo pausoa ahal den informazio guzti abiltzea da. Horregatik, oso garrantzitsua da dauden testigantza guztiak jasotzea.

Halaber, informazio publikoa nahiko zabala izan arren, oraindik ez dakigu biktima asko non dauden eta nortzuk diren toki zehatz batean lurperatuak. Horregatik, garrantzitsua da ahaideek eta hurbilekoek duten informazioa eman dezatela, nahiz eta oso zehatza ez izan.

Fosa baten kokapena edo horretaz dakien norbait ezagutzen baduzu, Nafarroako Memoriaren Institutuarekin harremanetan jartzea eskatzen dizugu, inm@navarra.es helbide elektronikoaren bidez.

 

Araudia

33/2013 Foru Legea, azaroaren 26koa, 1936ko kolpe militarraren ondorioz eraildako eta errepresioaren biktima izandako Nafarroako herritarrei errekonozimendua eta ordain morala ematekoa
2013ko 233. NAOn argitaratua, abenduaren 4koan

 

772/2011 Foru Agindua, azaroaren 7koa, Nafarroako Foru Komunitateko Hobitik Ateratzeko Protokoloa behin betiko onesten duena.
2011ko 229. NAOn argitaratua, azaroaren 18koa