"Galdutakoaren oroimen maitekorra" erakusketa

Sarasate pasealekuan "Galdutakoaren oroimen maitekorra" erakusketa izango da maiatzaren 5era arte, Nafarroako Gobernuko Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako Departamentuko Memoria eta Bizikidetza Zuzendaritza Nagusiak antolatuta, Terrorismoaren Biktimen Oroimenerako Gasteizko Zentroarekin eta Terrorismoaren Biktimen Fundazioarekin lankidetzan. Erakusketak bidaia hunkigarri bat egitera gonbidatzen du bisitaria, terrorismoaren ondorioz galtzen denaren oroitzapen mingarriraino. 1969 eta 2023 artean Bruselan, Milanen, Parisen, Bartzelonan, Iruñean, Gasteizen, Oslon eta La Valetan egindako atentatuak dokumentatzen dituzten 23 argazkiren bidez, erakusketak oinazearen eta doluaren funtsa jasotzen du bat-bateko aldareetan eta herritarren omenaldietan, baita maitasunaren presentzia iraunkorra ere, biktimengan eragin sendatzailea izan ohi duten tragediaren erdian. Argazkiak dibulgaziozko sei kubo handirekin erakusten dira, eta kolpatzen gaituen atentatu terrorista baten aurrean nola erreakzionatzen dugun hausnartzera gonbidatzen gaituzte.

Erakusketaren komisarioa Ana Milosevic (Serbia, 1981) da, Lovainako Unibertsitate Katolikoko Zuzenbide Fakultateko Lovainako Kriminologia Institutuko (LINC) doktoretza ondoko ikertzailea.