DDHH-Cuento cadena 2022

Ipuina eskuz esku Giza Eskubideak


 

4. Edizioa-2022

Nafarroako Gobernuko Bake, Bizikidetza eta Giza Eskubideen Zuzendaritza Nagusiak Cuento Cadena Derechos Humanos/Ipuina Eskuz Esku Giza Eskubideak ekimenaren laugarren edizioa aurkeztu zuen. 2022ko urriaren 13tik azaroaren 11ra bitartean egin zen, Nafarroako Lehen Hezkuntzako 37 ikastetxetako 1.500 ikaslek baino gehiagok parte hartuta.

Patxi Irurzun idazleak hasi zuen gaztelaniazko ipuina, "Marcianada" izenburupean, eta Castillo Suárez idazleak euskarazko ipuina, "Bita" izenburupean. Eskola-egun bakoitzean, ikastetxe batek eskuz esku ipuinari jarraipena eman zion, ipuinean paragrafo bat gaztelaniaz idatzita, eta beste ikastetxe batek euskarazko ipuinean. Hilabete osoko lana, dedikazioa eta gogoeta Giza Eskubideen gaiaren inguruan, ikasleen eta irakasleen parte-hartze zuzena eta aktiboa bilatzen duena.

Bi ipuinen aurkezpena 2022ko abenduaren 13an egin zen Iruñeko San Frantzisko Liburutegian, eta bertan izan ziren Patxi Irurzun eta Castillo Suárez.

Liburuaren aurkezpenean honako ikastetxe hauek parte hartu zuten: FEC Vedruna, Santa Catalina Labouré Ikastetxea, CPEIP Eulza, Paz de Ziganda Ikastola, Auzperriko eskola eta Larraintzarko ikastetxea.

Bi ipuinak, “Marcianada” eta “Bita”, deskargatzeko moduan daude:

   

 

Parte hartzen duten ikastetxeak hauexek dira: 

FEC Vedruna ikastetxea (Iruñea), Santa Catalina Labouré ikastetxea (Iruñea), CPEIP Juan Bautista Irurzun (Azkoien), Griselas ikastetxea (Tutera), CPEIP Pitillas (Pitillas), Calasanz Escolapios ikastetxea (Iruñea), Sagrado Corazón ikastetxea (Iruña), Santa Luisa de Marillac ikastetxea (Barañain), CPEIP San Pedro (Mutiloa), Claret Larraona ikastetxea (Iruñea), Corella Hiria ikastetxea (Corella), Ximénez de Rada ikastetxea (Rada), Teresiona ikastetxea.

IP San Miguel (Doneztebe), Erentxun Ikastola (Viana), Amaiur Ikastola (Iruña), Hegoalde Ikastola (Iruña), Legasako Eskola (Legasa), Ibarberri Eskola (Lekunberri), Arotzenea IP (Narbarte), Tantirumairu Ikastola (Lesaka), Auzalar IP (Orkoien), San Migel IP (Uharte Arakil).

 

Liburuaren aurkezpen ekitaldiaren bideo-laburpena: