EMERGENCIA CLIMÁTICA Y DERECHOS HUMANOS

Nafarroako Gobernuko Memoria eta Bizikidetza Zuzendaritza Nagusiako Giza Eskubideen eta Bizikidetzaren Zerbitzua 2020tik ari da "Somos personas/Pertsonak gara" programa bultzatzen. Programa horren helburu nagusia da, sentsibilizazio-jardueren bidez, Giza Eskubideak urratzen dituzten hainbat errealitate azaltzea gizarteari, eta egunero-egunero egoera horiei erantzun bat ematen ahalegintzen diren pertsonei, elkarteei, kolektiboei, ikastetxeei eta erakundeei balioa ematea. Horrekin guztiarekin, herritarren inplikazio aktiboa lortu nahi da, hausnarketaren, elkarrizketaren eta konpromisoaren bidez, bizikidetzaren oinarriak indartzeko.

2024. urterako aukeratutako lehenengo gaiak "Larrialdi klimatikoa eta giza eskubideak" du ardatz. Udalerri hauetan mota guztietako jarduerak egiten ari dira otsailean eta martxoan: Iruña, TuteraBerriozar, Cintruénigo, Tafalla, Castejón, Murchante, Sunbilla, Zizur Nagusia, Lizarra, Eguesibar eta Otsagabia.