SACAR A LA LUZ. LA MEMORIA DE LAS RAPADAS.


2024ko apirilak 23, asteartea
19:30ean. 

 

Zuzendaritza eta gidoia: Art al Quadrat (Gema y Mónica del Rey Jordá) y María Dolores Martín-Fontecha Martín-Consuegra.
Argazkilaritza: Daniel Chaytor.
Produkzioa: A2Audiovisuals.
Urtea: 2021.
Iraupena: 85 minutu.

Aurkezpena: Gema del Rey Jordá.

 

SINOPSIA

Ilea behartuta moztea edo errizino olioa behartuta hartzea, gerra zibilean eta gerraostean emakumeen aurka gehien erabilitako zigorrak izan ziren. Praktika horien atzean, biktimekiko umiliazioa eta mespretxua bilatzen ziren. Baina sarritan zigor haiek garrantzirik gabekoak jo zituzten eta isilarazi edo ezkutatu egin zituzten.

Gema eta Mónica del Rey Jordá (Art al Quadrat) artista plastikoek beren ekintza artistikoetako bat emakume garaikideen ile-sortak moztuz egiten dute, eta beren burua larru-arras mozten dute beren mina adierazi ezin izan zuten emakumeei ahotsa emateko ahaleginean. Ekintza artistikoarekin batera, praktika izugarri haietatik igaro ziren emakumeen edo haien senide hurbilenen testigantzak azaltzen dira.

MARÍA DOLORES MARTÍN-CONSUEGRA 

 

Psikologian eta Antropologian lizentziatua. Bigarren Hezkuntzako irakaslea. “Centro para la Investigación y la Memoria de los Crímenes de Género: Mujeres, Memoria y Justicia” ikerketa gunearen sortzailea.

 

 

GEMA Y MÓNICA DEL REY JORDÁ (ART AL QUADRAT) 


Arte Ederretan lizentziatuak, arte sorkuntzako bekak eta sariak jaso dituzte. Gerra Zibilari eta trauma kolektiboa gainditzeari buruzko proiektu artistikoak egiten dituzte, hala nola “YO SOY. Memoria de las rapadas”, edo” De coros, danzas y desmemoria“.