Sentsibilizazio-kanpainak

 

Bakearen, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Zuzendaritza Nagusiak sentsibilizazio-kanpainak antolatzen ditu urteko hainbat unetan, Nafarroako gizartean bizikidetzan eta giza eskubideen errespetuan oinarritutako Bake Kultura sustatzeko. Sentsibilizaziorako jarduera, ekitaldi publiko eta ekintzen programazioa oso handia da, eta askotariko publikoari zuzendua, baita haur eta gazteentzat ere. Askotan (Bakearen, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Jardunaldiak, Giza Eskubideen Astea), Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Zerbitzuak ikastetxeei aukera ematen die antolatutako jardueretan (erakusketetarako bisitak, zine forumak, ipuinak, ahozkotasunaren galak, giza eskubideen aldeko mimoa) eskola-jarduera osagarri gisa parte hartzeko.