Antsoaingo Antzokian, martxoaren 20an, 19:00etan, "Violencia" antzezlana izango da ikusgai. Testua Fran Kranzena da, Diego Garrido Sanzen moldaketarekin eta zuzendaritzarekin. Trauma elkarrizketaren bidez gainditzeko istorioa da. Amorruak, indarkeriak eta mendekuak gure kaleak betetzen dituzten mundu honetan, barkamena eta elkarrizketa izan daitezke aldaketa sozial sakon baterako armarik ahaltsuenak eta eraldatzaileenak. Beatrizek ez daki hamar minutu barru izango duen bilerarako prest dagoen. Martin senarrak laguntzen dio. Baina mina izugarria da. Urteak dira bere semearen hiltzailearen gurasoak, Ricardo eta Amelia, aurrez aurre ikusten ez dituela. Baina Beatrizek ulertu behar du, edo gutxienez azken aldiz saiatu, nolatan gertatu zen horrelako ankerkeria. Aurrera egin ahal izateko. Bizitzeko gogoa berreskuratzeko. Eta amaieraraino iristeko prest dago, kosta ahala kosta. Sei urte geroago, bi bikoteak biltzea adostu dute.

Sarrera librea da aretoa bete arte. Gonbidapenak aldez aurretik jaso daitezke https://es.patronbase.com/_Ansoain/Productions; 012 zenbakian eta emanaldia baino ordu eta erdi lehenago leihatilan.