URRACA, CAZADOR DE ROJOS


2024ko apirilak 25, osteguna
19:30ean. 

 

Zuzendaritza: Pedro de Echave, Felip Solé.
Gidoia: Pedro de Echave.
Musika: Francisco Albéniz.
Argazkilaritza: Marc Farré, Aníbal Landázuri.
Edizioa: María José Gratacós.
Produkzioa: María José Gratacós.
Produkzioa: Corporació Catalana de Mitjans Audiovisuals, IB3 Televisió, Quindrop Producciones Audiovisuales, RTVE, Sègula Films.
Urtea: 2022.
Iraupena: 64 minutu.

Aurkezpena: Pedro de Echave, Felip Solé, Loreto Urraca.

 

SINOPSIA

Pedro Urraca Rendueles polizia frankista eta Vichyko Erregimenaren kolaboratzaile aktiboa izan zen. “Gorrien ehiztaria” ezizenez ezaguna, Franco, Petàin eta Hitlerrek osatutako triangeluarentzat funtsezkoa izan zen. Espainiar antifrankista asko jazarri, harrapatu eta erauzi zituen. Biktimen artean, Lluis Companys Generalitateko presidentea, Julian Zugazagoitia eta Francisco Cruz Salido kazetari sozialistak eta Joan Peiró ministro errepublikano ohia daude, guztiak gobernu frankistaren esku utzi eta epaiketa sumarisimoen ostean exekutatuak.

Dokumental honek pertsonaia ezezagun honen erretratua eratzen du, bere biloba Loreto Urracaren testigantzaren bidez, familia hautsi baten istorioa azaltzen duena.

PEDRO DE ECHAVE 

 

“Después de la niebla” (2015) eta “L’alemany de la botiga de fotos”
(2022) lanen gidoilaria eta “El hombre más peligroso de Europa. Otto Skorzeny” (2020) eta "Urraca, cazador de rojos" (2022) lanen zuzendaria.

 

FELIP SOLÉ 

 

1974an Frantzian erbesteratu zen eta bertan ikus-entzunezkoen munduan espezializatu zen. 1991. urtean, Kataluniako Telebistan lanean hasi zen, eta dokumentalak, musika- eta kulturaprogramak egin zituen. 300 dokumental inguru zuzendu ditu, besteak beste, “La síndrome d’una guerra”, “La lluita dels maquis a la frontera francoespanyola” eta “El seu darrer treball és Exilis”.