SENDER BARAYÓN, VIAJE HACIA LA LUZ

2021ko apirilak 20, 17:00etan. 

 

Jatorrizko izenburua: Sender Barayón, viaje hacia la luz.
Zuzendaritza eta gidoia: Luis Olano.
Herrialdea: Espainia.
Urtea: 2018.
Iraupena: 96 minutu.

 

GONBIDATUA: LUIS OLANO.

 

SINOPSIA

Ramón Sender Barayón Madrilen jaio zen 1934an eta New Yorkeko goi mailako idazle batek adoptatu zuen, Estatu Batuetan erbesteratua haurra zela. Musika elektronikoaren konpositore aitzindaria, artista eta idazlea, gerra zibilak bere patua eta bere familiarena markatuko zituen betirako.

Luis Olanoren dokumentala XX. mendean zeharreko bidaia bat da. Bidaia hau gerra zibilaren, errepresioaren eta erbestearen Espainiatik abiatzen da eta kontrakultura, rock, psikodelia eta hippyen urrezko urteetako Kalifornia eguzkitsura iristen da. Han eraiki zuen Ramon Sender Barayónek bere eleberri-bizitza. 

Kaliforniako kontrakulturaren gurua bezala definitua izan denaren atzean, gerra zibilaren hasieran fusilatu zuten pianista eta ekintzaile anarkista bere amaren oroitzapenak irauten du, edo bere aitarena, Ramon J. Sender, kazetari eta eleberrigile ospetsua.