MEMORIA EHUNTZEN EKITALDIA: GERMÁN RODRÍGUEZ, MIKEL ZABALZA, GLADYS DEL ESTAL Y JOSÉ LUIS CANO

2019ko urtarrilaren 10

 

 

 

2019ko urtarrilaren 10ean "Memoria ehuntzen" jardunaldia egin zen, eta bertan "Mikel Zabalza, Gladys del Estal, José Luis Cano eta Germán Rodriguezen familia, gizarte eta erakunde memoriari buruzko azterlana" aurkeztu zen. Ekitaldian mahai-ingurua egin dute Aingeru Epaltzak gidatuta, eta honako hauek parte hartu dute: Karlos Irujo, UPNAko Lera Ikerguneko kideak; Aingeru Cano, Jose Luis Canoren anaiak; Rafa Aldai Gladys del Estalen lagunak, eta Idoia Zabalza, Mikel Zabalzaren arrebak.

Jardunaldiak, Nafarroako oraintsuko historian izan diren motibazio politikoko indarkeria-kasu batzuk hobeto ezagutzen laguntzeaz gain, aukera eman du familiek beren senideen memoria eraikitzeko moduari buruz duten lekukotasunera hurbiltzeko. Horrela, azterlanak, memoriaren ikuspegitik, oraindik instituzionalki aitortu gabeko giza eskubideen urraketaren bat jasan zuten familiak aintzatesten eta erreparatzen lagundu nahi izan du.

 

 

 

 

 

Ekitalidaren laburpen-bideoa:

 

Ekitaldiaren bideo osoa: