ESKUIN MUTURREKO TALDEEK ETA FUNTZIONARIO PUBLIKOEK ERAGINDAKO MOTIBAZIO POLITIKOKO BIKTIMAK AITORTZEKO ETA ERREPARATZEKO NAFARROAKO INSTITUZIOEK ANTOLATURIKO EKITALDIA.

2017ko otsailaren 18

 

 

 

2017ko otsailaren 18an Kultura, Kirola eta Gazteria Departamenduko Isabelgo klaustroan eskuin muturreko taldeek eta funtzionario publikoek eragindako motibazio politikoko biktimak aitortzeko eta erreparatzeko ekitaldia eta lore eskaintza antolatu zen. Konpromisoa bikoitza izan zen; batetik egiarako, justiziarako eta erreparaziorako biktima horiek duten eskubidea bermatzeko lan egitea, eta bestetik pertsona guztien giza eskubideak defendatzea, solidaritatea azaltzea eta instituzioen aldetik jasandako abandonu eta arreta ezagatik barkamena eskatzea. 

Gobernuko presidentea, Parlamentuko presidentea eta Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioko presidentea izan dira ekitaldiaren buru, eta biktimen senide, elkarteetako kide eta pertsona ezagun ugarik parte hartu dute. Amaitzeko, Jose Ramon Andaren Leihoa eskulturaren  aurrean lore eskaintza egin da.